M8 Asanblada Feminista Bidasoak gogor gaitzetsi nahi du Araban gertatutako hilketa matxista. Horretarako, gaur arratsaldeko 19:30ean elkarretaratzea egingo dute San Juan plazan.
“Berriz ere, krudelki pairatzen jarraitzen dugu sistematikoki erailtzen duen hezkuntza patriarkal eta matxista”, adierazi du elkarteak elkarretaratzearen deialdian. Deialdiaren amaieran M8 Asanblada Feminista Bidasoak erantsi duenez, “Ez daudenen ahotsa gara ozen eta argi oihukatzeko. Ezta bat gehiago ere. Ezta bat gutxiago ere”.