Gaur arratsaldean, otsailaren 24an, elkarretaratzea egingo da San Juan plazan Irunen berriki gertatutako sexu erasoa salatzeko. Elkarretaratzea arratsaldeko 19:00etan egingo da.
Deialdia Itaia Bidasoa antolakundeak, Txingudiko Elkarte Feministak eta M8 Asanblada Feminista Bidasoa asanbladak zabaldu dute sare sozialen bitartez,besteak beste,. Itaia Bidasoak adierazi duenez, erasoa pasa den larunbatean gertatu zen Irungo San Miguel auzoan. Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu du.