Euskadiko Itsasargien Lagunen Elkarteak Gabonetako postalen lehiaketa antolatu du lehen aldiz

Euskadiko Itsasargien Lagunen Elkarteak Gabonetako postalen lehen lehiaketa antolatu du. Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultura Elkarteak lan irabazlea Eguberriak zoriontzeko erabiliko du. Ez dago adin mugarik lehiaketan parte hartzeko, baina parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du lehiaketara.

Lehiaketako gaiak itsasargiak eta Eguberriak dira. Lanak originala eta argitaragabekoa izan behar du, beraz, ez dira onartuko kopiak, originalen erreprodukzioak edo Internetetik hartutako irudiak. Bestetik, pinturako edozein teknika erabiliz eginiko lanek balioko dute: koloretako arkatzak, argizariak, errotuladorea, akuarelak, digitala, etab. Lanak amigosfaroseuskadi@gmail.com elkartearen  posta elektronikora bidaliko dira JPG edo PDF formatuan, 300 ppp-ko gutxieneko bereizmena duela. Lehiaketan parte hartzeko lanak 2023ko azaroaren 13tik abenduaren 10eko 23:59 arte bidali ahal izango dira.

Epaimahaiaren erabakia 2023ko abenduaren 11ko astean jakinaraziko da. Lan irabazlea aukeratzeko originaltasuna eta irudimena, sormen artistikoa, erabilitako teknikak, eguberri-giroa eta osoko emaitza estetikoa baloratuko dira. Irabazleari 50 euroko saria emango zaio, eta itsasargiei buruzko hainbat artikulu. Elkartearen zorion-postala izango dena elkartearen blogean eta sare sozialetan agertuko da, eta Euskadiko Itsasargien Lagunen Elkartearen bazkideei, laguntzaileei, elkarteei eta abarri bidaliko zaie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude