40 urte baino gehiago daramatza Dissidenten taldeak genero musikalen mugak zeharkatzen. Gaur Irungo Junkal plazatxoan kontzertua eskainiko dute arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Emanaldiaz gozatzeko sarrera doakoa izango da.
Taldea ia 30 album kaleratu ditu, ehunka kontzertu eman ditu eta milioika erreprodukzio izan ditu. Hala, planetako txoko ugaritan banatutako entzule eklektikoak konkistatu ditu taldeak. Haren erritmo globalek, gaur egun, are garrantzi handiagoa eskuratu dutela esan liteke. Beat-aren munduko aitzindaria izaten jarraitzen du taldeak, eta haren soinu sarkorrek eta beti izan duen konpromiso politikoak bereizten dute.
1984. urtean argitaratutako Sahara Elektrik album ospetsuaren 40. urteurrena ospatzen hasi da Dissidenten 2023an. Horretarako, berriz argitaratu du lana, birmasterizatuta eta biniloan. Era berean, “Sahara Elektrik Live” zuzeneko kontzertuen bira hasi du.
Bidasoa Folk
Gaurko kontzertuarekin hasiera emango zaio Bidasoa Folk jaialdiaren XXII. edizioari. Jaialdiaren barnean doako hiru kontzertu eskainiko dira. Bigarren hitzordua Hendaian izango da larunbatean Urbalia Rurana eta Belar Hostoak taldeen emanaldiekin. Igandean, berriz, Hondarribian María Moramarco eta Mediterranean Voices arituko dira.



