Irungo Udalak gaur jakinarazi duenez, TAO zerbitzuaren tarifa berriak aplikatuko dira datorren astetik aurrera. Ohikoa denez, 2024ko tasak eta zergak Oso Bilkuran onartu ziren.
Tarifa berriak
Hauek dira 2024an Irungo Udalak mugatutako eremuan aparkatzeagatik, orduro (BEZa barne), onartutako tarifa berriak:
- Gune urdinean 1,40 €
- Kiroldegiko aparkalekuan ibilgailua aparkatzen duten udal kiroldegiko erabiltzaileentzat 0,70 €
- Gune berdean
- Lehenengo bi orduak 1,20 €
- Hirugarren eta laugarren orduak 0,50 €
- Laugarren ordutik gora (30 minutu) 0,25 €
- Parkimetro pertsonalarekin
- Lehenengo bi orduak 1,00 €
- Hirugarren eta laugarren orduak 0,50 €
- Laugarren ordutik gora (30 minutu) 0,25 €
Bestalde, TAOren tiketen emisioa kudeatzen duen app-ari dagokionez, Irungo Udalak argitu du abuztuaren 1etik Presto-Parking dela hirian TAOren aplikazioa kudeatzen duen enpresa.
Udalak deitoratu egin ditu egoera horrek zerbitzuaren erabiltzaileengan eragin dituen eragozpenak, baita aurreko enpresak igorritako mezuek eragin ahal izan duten nahasmena ere.