Caser Residencialek etxez etxeko zerbitzuak indartu ditu pandemiaren ostean

Covid-19aren pandemiak Caser Residencialen egunerokotasuna eta lan egiteko era goitik behera aldatu du. Pandemiaren une latzenak igarota, Caser egoitzetan Covid19aren ondorioz pixkanaka normaltasunera itzultzeko urrats txikiak egiten hasi dira. Aro berri honetan, Caser Residencialek hainbat zerbitzu indartzeko eta sustatzeko beharra ikusi du, horien artean etxez etxeko zerbitzuen katalogoa. Era berean, Enpresak teknologia berriekin duen harreman estuari esker, urrats handiak egiten ari dira.

“Caser Cuidados” izena aukeratu du enpresak etxez etxeko zerbitzuak izendatzeko. Batzuek behar berriez ohartarazteko abagune gisa ikusi dute pandemia, baina Covid-19a iritsi aurretik Caser Residencialek jada eskaintzen zituen etxez etxeko zerbitzuak. Zerbitzua Tolosako herriko etxean lortutako lizitazio baten bitartez jarri zen martxan orain dela 3 urte, bai maila pribatuan zein publikoan. Pandemiarekin, ordea, mota honetako zerbitzuek gora egin zuten era nabarmenean, beraz, Caser Resicencialek 2020an etxeko zerbitzuak Gipuzkoako lurralde osora hedatu zituen, Bidasoko eskualdea barne. Orain enpresak zerbitzu hauek garatu eta zabaltzeko helburuari eutsi nahi dio.

Programaren funtzionamendua eta helburua argia da: egoitzako zerbitzuak kanpora eramatea. Izan ere, azken urteetako joera hori pandemiarekin modu nabarmenean indartu da eta etorkizunean zerbitzuak emateko modua bide horretatik joango dela argi geratu da. “Caser Cuidados” programaren barruan Caser Residencial enpresak etxean laguntza sozio-sanitario pertsonalizatua eskaintzen du, eta, horrez gain, bezeroak behar duenean, behar dituen beste laguntza batzuk ere ematen ditu.

Edonorentzat eta edonon
Izenaren alboan irakur daitekeen leloak argi azaltzen du: “Behar duzun lekuan eta behar duzunean zaintzen zaitugu”. Beraz, zainketa programa berritu hau edonolako pertsonentzat izan daiteke egokia, ez soilik adineko pertsonentzat, baizik eta menpekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonentzat edo eriondo edo gaixorik dauden pertsonentzat. Hortaz, edozein adineko erabiltzaileek jaso ditzakete “Caser Cuidados” zerbitzuen onurak: haurrak, gazteak, helduak eta adinekoak.

Bestetik, zerbitzu iraupena askotarikoa izan daiteke ere, hau da, aldi baterakoak izan daitezke edo zerbitzu jarraituak. “Caser Cuidados” programaren abantaila nagusietako bat zerbitzuak edonon jaso daitezkeela da. Izan ere, Caser Residencialek profesionalek laguntza etxean edo kanpoaldean, ospitalean, egoitzetan edo enpresetan eskaini ahal izateko prestakuntza jaso dute. Adibide gisa, azkenaldian ospitaleetan egunean zehar edo gauez akonpainamenduak egiteko eskaria era nabarmenean handitu dela azaldu dute Caser Residencialeko arduradunek.

Arreta pertsonalizatua
“Caser Cuidados” zerbitzuen atzean lantalde profesional handia dago. Izan ere, erabiltzaile bakoitzera egokitutako zainketa plan berezia prestatzen da bezeroek zerbitzu hauek kontratatzen dituztenean. Zerbitzuko koordinatzailea erabiltzailearen beharrak aztertu eta antolatzeaz arduratuko da, pertsona bakoitzaren behar bereziei behar bezala erantzungo zaiela bermatzeko. Era berean, koordinatzailea profesional guztiak antolatzeaz arduratuko da. Hori guztia beti zerbitzuaren eguneroko jarraipena eginez eta bezeroarekin eta haren senideekin harreman jarraituan egonez.
Etxez etxeko zainketaren barnean, era askotako profesionalen zerbitzuak eskaintzen ditu Caser Residencialek. Alde batetik, beharrezko osasungintzako profesionalen zerbitzua izango duzu eskura: fisioterapia, psikologia eta neurologia, logopedia eta terapia okupazionala. Bestetik, etxez etxeko laguntzaileak garbitasun lanetan, mobilizazioak egiteko, medikazioa kontrolatzeko eta beste hainbat zeregin egiteko prestakuntza jaso dute. Zaintzaileak berriz, etxeko zereginetan lagundu edo akonpainamenduak egiteko trebatuak izan dira. Zerbitzu guzti horiek 24 orduko teleasistentzia zerbitzu batekin osatuko dira, larrialdi egoera batean berehalako erantzuna eskainiko duena.

Aurretik aipatutako zerbitzuetan interesa duten pertsonak Caser Residencialekin harremanetan jar daitezke 900 103 348 zenbakira deituz.

Teknologiak lagun
Pertsonak helburu dituzten zerbitzu hauen garapenerako teknologia berriek eskaintzen dituzten baliabideak ustiatzea ezinbestekoa da. Zehazki, egun Caser Residencialek teknologia berrien garapenarekin loturiko bi proiektu dauzka martxan. Bestetik, Caser Residencialek erloju adimendun bat garatu du, bezeroei segurtasun aparta eskaintzeko sortua izan dena. Dagoeneko enpresa hasi da erloju adimendun berri hau komertzializatzen, behin erlojuaren sorrerarako ikerketa eta froga faseak amaituta. Erloju adimendunak erabiltzailea monitorizatzeko balio du, baina, beti ere, modu ez oso inbaditzailean. Horrela, senideek eta zaintzaileek erlojuak igorritako informazioa kontrolatzeko aukera izango dute beraien lasaitasunerako. Erloju adimendunaren sorreran funtsezkoak izan dira Caser Residencialek bere egoitzetan eskuratutako esperientziak eta ezagutzak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude