
Taldeko partaideen kopurua handitu egin zen eta erraldoiek bizitza berria izatea eragin duten dantzak, teknikak eta koreografiak entseatu ziren. Eta orain, guztioi luze egin zaigun parentesi bat igaro ondoren, Irungo Atsegiña Elkarteak bere zerrendak irekiko ditu erraldoien konpartsakide gisa izena emateko.
Jarduera kultural hau maite duen 16 urtetik gorako pertsona orok izena eman ahal izango du taldean erraldoi historiko horiek erabiltzen ikasteko eta programatzen hasi diren irteera guzti-guztietan parte hartzeko. Zaharberritu ondoren, konpartsa gonbidapen ugari jasotzen hasi da, eta horiei erantzun behar zaie…
Horretarako, Irungo Atsegiñako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsan parte hartu nahi duten 16 urtetik gorako pertsona guztiak gonbidatzen dira apirilaren 10ean, igandea, 16:30etan, Irungo Letxunborro etorbidean, Eskortza eraikinean, elkarteak duen pabiloian egingo den lehen topaketara. Gogoa eta ilusioa besterik ez da behar, gainerakoa erraldoiekin topo egitean sortuko da.
Informazio gehiagorako: sociedad@irungoatsegina.org – 656767023 (Arkaitz)