Irunek trafiko araudi berrira egokituko ditu hiriko semaforoak, oinezkoen segurtasuna hobetzeko

Datorren ostegunean, urriak 1, Estatu mailako trafiko araudi berria sartuko da indarrean. Arau berri honen arabera, semaforo bidez erregulatutako oinezkoen pasabideetan oinezkoek argi berdea dutenean, ibilgailuentzako seinaleak ezingo du gehiago hori keinukaria izan, eta nahitaez gorria izan beharko du. Araudi berrira egokitzeko asmoz, Irungo Udalak hiriko semaforo sare osoaren azterketa egin du eta dagoeneko 15 semaforo-gune identifikatu ditu faseak eta programazioak aldatzeko.

Egokitzapen lanak pixkanaka egingo dira leku bakoitzaren ezaugarrien arabera. Kasu batzuetan udal zerbitzuek zuzenean esku hartuko dute semaforoen faseak aldatuz, elementu berriak jarriz edo seinaleztapen horizontala hobetuz. Beste bidegurutze batzuetan, ordea, zirkulazioaren eta eremuaren ezaugarriak direla eta, azterketa tekniko espezifikoak egingo dira kasuan kasuko soluziorik egokiena zehazteko. Prozesu osoan oinezkoen segurtasuna eta babesa izango dira lehentasun nagusiak, hiriko zirkulazioaren arintasunean ahalik eta eragin txikiena sortuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude