Asteburua txapelketez beterik dator Santiagotarrak kirol elkartearentzat

Asteburu honetan Santiagotarrak klubeko kirolari gehienek txapelketak izango dituzte.

Larunbatean ur bizietako eta aulki mugikorreko arraunlarien txanda izango da. Lehenengoak Bergarara urbilduko dira denboraldi honetako lehenengo Euskadiko kopan lehiatzera. Arraunlariak, berriz, etxean geratuko dira denboraldi honetako Bidasoako II. Jatsiera antolatu eta bertan parte-hartzera.

Bergaran antolatuko den Euskadiko kopa honetan ur bizietako Santiagotarrak ZAISAko 27 kirolarik parte hartuko dute. 10:00etan hasiko dira lehenengo jaitsierarekin, senior kategoriatik hasita kadetetara iritsi arte. Txapelketaren 2 jatsiera 12:00tan hasiko da eta bi manga hauetako denborarik hoberenak beteko dituzte 2022 ko lehenengo Euskadiko kopako podiuma Deba ibaian.

Bidasoa ibaian berriz, Santiagotarrak BMko 57 arraunlarik parte-hartuko dute. Gazteenek, infantil eta kadete diren kirolariek emango dute hasiera 13:30tan. Kategoria honetako arraunlariek 4000 metrotako erloju kontrako proba egingo dute Behobiako zubitik hasita. Jarraian jubenilak eta seniorren txanda iritsiko da. Azken hauek “punttas”etik hasita 6000 metroko erloju kontrako jatsieran parte hartuko dute. Minutu bateko diferentziarekin aterako dira, eta helmuga guztientzat Hondarribiko “puntal”a izango da.

Igandean ur lasaietako taldearen txanda izango da. Euskal federazioak antolatzen duen aurtengo lehenengo kontrola antolatuko dute eta 15:00tan hasiko da. 2 minutura egingo dira kategoria desberdinetako irteerak seniorretatik hasita kadetetara.

Larunbatean jokatuko diren bi lehiaketak, bai Bergarako Euskadiko Kopa eta Bidasoako jatsiera Euskal federazioko ligan puntuagarri izango dira. Igandean antolatuko den kontrola berriz, lagunarteko froga izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude