Gaur Pio XII. plazan egitekoak ziren jarduerak Martindozenea Gaztelekura lekualdatu dira

Irungo Udaleko ‘GazteARTEan‘ Gazteria Sailak jakinarazi duenez, gaur, abenduaren 30ean, Pio XII.a plazan egitekoak diren jarduerak Martindozenea Gaztelekura lekualdatuko dira eguraldi txarra dela eta.

Zehazki, ‘Trampantojos’ (12:00etatik 14:00etara) eta ‘Mug Cake’ sukaldaritza tailerrak (17:00etatik 19:00etara), ‘Egin zaitez kamara korazatuarekin’ (17:00etatik 19:00etara) eta ‘Zure Gabonetako bola sortu’ sormen tailerra (17:00etatik 19:00etara) izango dira gaztelekura eramango diren jarduerak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude