Náyade abesbatzak “Donejakua Bidea” IV. Abesbatza Lehiaketa irabazi du

Iturria: Náyade abesbatza.

Náyade abesbatzak “Donejakue Bidea” IV. Abesbatza lehiaketa irabazi du. Irungo abesbatzak atzo, azaroaren 10ean, irabazi zuen lehiaketako lehen saria. Lehiaketa Zizur Nagusian egin zen.

Zizur Nagusiko Erreniaga Abesbatzak bi urtean behin antolatzen duen lehiaketa da. Lehiaketaren helburuetako bat Done Jakue bidean zehar kokaturiko abesbatzen aberastasun musikalak sustatzea eta ezagutzea da.

Alaitz Urkia Rodríguez da Náyade abesbatzaren egungo zuzendaria. Lehiaketan eskainitako errepertorioa honakoa izan zen: O sacrum convivium (Tómas Luis de Victoria), Pelegria naizela (Javier Busto), Haizeak dakar (Xabier Sarasola), Soneto LXVI, Pablo Neruda (Javier Busto) eta Errota (Junkal Guerrero).

Náyade abesbatza

Irungo ahots zurien abesbatza, 1997ko abenduan sortua. Gaur egun 35 koralista ditu, errepertorio eta proiektu handinahi eta berritzaileei aurre eginez, hala nola musika korala beste diziplina batzuekin uztartzea: dantza, pintura, literatura,… Bi disko grabatu dituzte eta hainbat lehiaketatan sarituak izan dira: Zumarragako Antioko Lehiaketan (1999 eta 2007) eta Errenteriako Gabon Kanten Lehiaketan (1997 eta 2003).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude