Asteazken honetan, azaroaren 13an, 50 urtetik gora ere modu osasungarrian elikatzeko kontseiluak eta gakoak emateko tailer bat antolatu da. Arratsaldeko 18:00etatik 19:30era bitartean izango da, Luis Mariano zentro sozialean.
Tailerra Kontsumobideko teknikariek emango dute, eta elikadura osasungarri batek bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duelako ideia izango da gako nagusia. Txikitatik egitea garrantzitsua da, baina adin batetik aurrera ezinbestekoa bilakatzen da, gaixotasun batzuk izateko arriskua gutxitzeko edo dagoeneko dauzkagun batzuen ondorioak arintzeko. Nutrizioko jarraibide egoki batzuk jarraituta, bizi-itxaropena luzatzeaz gain, autonomia handiagoa eta desgaitasun txikiagoa lortuko ditugu.
Edukiei dagokienez, tailerrak hainbat gai landuko dira, hala nola zahartzearen aldaketak, elikadura-beharrak, dieta bat osatzeko gomendio orokorrak, maizenik izaten diren gaixotasunak eta dietaren garrantzia.
Tailerraren helburuak
Tailerrak hainbat helburua ditu. Batetik, bizitzaren etapa honetan izaten diren aldaketa fisiologiko eta psikologikoak ezagutzea, inguruabarren arabera dieta egokitzeko. Bigarrena, multzo guztietako elikagaien kontsumoa sustatzea, dieta askotarikoa eta orekatua hartuta. Azkenik, gaixotasunak prebenitzeko eta zaintzeko elikadurak duen garrantziaren inguruko ezagutzak eskuratzea.



