Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko arloak antolatuta, adinekoentzako udal-espazio sozialak dinamizatzeko zerbitzuak abuztuko jarduera berezien programa aurkeztu du, eta jarduerez betea dator Irunen erroldatutako 60 urtetik gorako adinekoen aisialdirako.
Abuztu osoan, hainbat jarduera eskainiko dira, besteak beste, Junkaleko kanpandorrera bisita (uda honetako berrikuntza turistikoetako bat), Txingudiko badiatik irteera bat itsasontziz edo piknik arratsalde bat.
Oraingo honetan, programan, udako giroa izango da nagusi, besteak beste aire zabaleko paseoak egingo baitira Irunen barrena, Nestor Basterretxearen erakusketara ere egingo da bisita, eta, gainera, Udan Gogoz programako jarduerak izango dira.
Ezagutu abuztuan egingo diren jarduera guztiak hemen. Jarduera guztiak dohainik izango dira, eta tokia bete arte sartu ahal izango da.
Adinekoentzako espazioak
Ohikoa denez, programazio berezia aparte utzita, Irungo Udalaren adinekoentzako espazio bakoitzean, kultur arloko eta aisialdiko jarduerak egingo dira 60 urtetik gorakoentzat.
Espazio sozial bakoitzaren egoitzan kontsulta daiteke jarduerei buruzko informazioa:
Luis Mariano zentro soziala
Helbidea: Luis Mariano 1
Telefono zk.: 943 505 388
Iraso zentro soziala
Helbidea: Ama Birjina Mirarietakoa z.g.
Telefono zk.: 943 505 644
Lekaeneko espazio soziala
Helbidea: Lekaenea kalea 5
Telefono zk.: 943 111 521
San Migeleko adinekoentzako lokala
Helbidea: Javier Esteban Indart 5
Telefono zk.: 943 243 678
Belaskoeneko adinekoentzako lokala
Helbidea: Olagizon 32
Telefono zk.: 943 506 382
Palmera-Monteroko adinekoentzako lokala
Helbidea: Leandro Agirretxe 1 (1. aretoa)
Telefono zk.: 943 506 707
Behobiako adinekoentzako lokala
Helbidea: M. Juncal Labandibar 34
Telefono zk.: 943 630 412
Anaka-Puianako adinekoentzako lokala
Helbidea: Aristegui Enbaxadorea plaza, behea
Telefono zk.: 943 573 551



