Adif Gipuzkoako trenbide-sarean egiten ari den lanak direla eta, Irungo Udalak jakinarazi du aldaketak izango direla Renferen tren-zerbitzuan abuztuaren 3tik 25era, Irun eta Brinkola arteko Aldiriko zerbitzuetan eta Distantzia Ertaineko eta Luzeko ibilbideetan, eta horien berri eman du.
Irunen kasuan, Geltokiko geltokia (Pasiotarren atzealdekoa) erabiliko da zerbitzu hauen bezeroen jaitsierentzat eta Txanaletakoa igoerarentzako. Bidaiarien mugikortasuna bermatzeko, Renfek errepide bidezko garraio-plan bat jarriko du martxan tren guztietarako, eta honako hau izango da egutegia:
Abuztuaren 3 eta 4an
- Aldiriko trenak (abuztuaren 3 eta 4an): Hernani eta Irun artean autobusak ibiliko dira, bi noranzkoetan. Honako hauetan egingo dituzte geldialdiak: Hernanin, Donostian, Grosen, Ategorrietan, Intxaurrondon, Herreran, Pasaian, Lezo-Errenterian, Irungo Katean eta Irunen.
Mikrobusak erabiliko dira Martutene eta Loiolako geltokietako bidaiariak garraiatzeko, Hernanin trenarekin lotzeko, eta autobusarekin, Donostian.
- Distantzia ertaineko trenak (abuztuaren 3 eta 4an): Irun eta Andoain artean autobusak ibiliko dira, bi noranzkoetan, eta Irunen, Lezon, Errenterian, Pasaian, Donostian eta Andoainen egingo dituzte geldialdiak.
- Distantzia Luzeko Trenak: Madril–Irun artekoan, Tolosa eta Irun artean egingo dute garraio-aldaketa. Madrildik Donostiarako abuztuaren 2ko azken trenarena errepidez egingo da.
Bartzelona-Donostia artekoan, Iruñea eta Donostia artean aldatuko da errepidera.
*Datorren larunbatean, abuztuaren 3an, Euskal Jiraren ospakizuna dela eta, honek ekarriko dituen trafiko mozketak direla medio, zerbitzu hauek jaiste eta igotze geldierak geltokiko aparkalekuaren sarbideko obretatik ahalik eta hurbilen egiten saiatuko dira, dena 17.50etatik desfilea igaro arte, 19:00ak gutxi gora-behera.
Abuztuaren 5etik 24ra
- Aldiriko trenak (abuztuaren 5etik 24ra): Donostia eta Irun artean autobusak ibiliko dira, bi noranzkoetan. Honako hauetan egingo dituzte geldialdiak: Grosen, Ategorrietan, Intxaurrondon, Herreran, Pasaian, Lezo-Errenterian, Irungo Katean eta Irunen.
- Distantzia ertaineko trenak (abuztuaren 5etik 24ra): Hernani Erdia eta Irun artean ibiliko dira autobusak, Hernani Erditik 16:36ean irteten den trenaren ordez, eta Donostian, Pasaian, Lezo-Errenterian eta Irunen geldituko dira.
- Distantzia luzeko trenak (abuztuaren 5etik 24ra): Donostia-Irun ibilbidea egiten duten Distantzia Luzeko tren guztiak autobusez egingo dira bi noranzkoetan.
Abuztuaren 5ean, Donostiatik abiatzen den goizeko lehen trenarena errepidera aldatuko da Donostia – Tolosa ibilbidean.
Abuztuaren 25ean
- Aldiriko trenak: Abuztuaren 25ean, 20:00ak arte, Donostia eta Irun artean autobusak ibiliko dira, bi noranzkoetan. Honako hauetan egingo dituzte geldialdiak: Grosen, Ategorrietan, Intxaurrondon, Herreran, Pasaian, Lezo-Errenterian, Irungo Katean eta Irunen.
Abuztuaren 25eko 20:00ak arte, Hernani eta Irun artean autobusak ibiliko dira, bi noranzkoetan. Honako hauetan egingo dituzte geldialdiak: Hernanin, Donostian, Grosen, Ategorrietan, Intxaurrondon, Herreran, Pasaian, Lezo-Errenterian, Irungo Katean eta Irunen.
Mikrobusak erabiliko dira Martutene eta Loiolako geltokietako bidaiariak garraiatzeko, Hernanin trenarekin lotzeko, eta autobusarekin, Donostian.
- Distantzia ertaineko trenak (abuztuaren 25ean): Irun eta Andoain artean autobusak ibiliko dira, Andoainera 20:49an iristen den trenaren ordez, eta Andoaindik 19:49an irtengo den trenaren ordez. Geldialdiak: Irunen, Lezo Errenterian, Pasaian, Donostian eta Andoainen.
Distantzia luzeko trenak abuztuaren 25ean eta 26an
- Abuztuaren 25ean, igandean:
Garraio-aldaketa Irun-Donostia artean, honako hauetan:
- 08:30eko Irun-Madril trenean
- 07:15eko Madril-Donostia trenean
- 16:52ko Madril-Donostia trenean
- 14:52ko Madril-Donostia trenean
Garraio-aldaketa Irun-Donostia eta Tolosa artean, honako hauetan:
- 17:38 Madril-Irun trenean
- 14:46ko Madril-Donostia trenean
- Abuztuaren 26an: Abuztuaren 26ko Donostia eta Madril arteko lehen trenarena errepidez egingo da Tolosaraino.
Bartzelona-Donostia artekoan, Iruñea eta Donostia artean aldatuko da errepidera abuztuaren 26ra arte.



