Trenbideen gaineko zubiaren eraisketarekin Katearen eraldaketa hasi da

Joan den larunbatean, abiadura handiko trena hirian sartzeko lanen esparruan, Kateko trenbideen gaineko egungo zubia eraitsi zen. Kateko hirigunea errotik eraldatzeko eta auzorako eremu berriak sortzeko egiten ari diren lanen barruko lehenengo aurrerapen handia izan da.

Irungo alkate Cristina Labordaren esanetan, “jarduketa hau historikoa da Katearentzat eta, oro har, hiriarentzat. Behin ADIFek egungo zubia eraitsita eta berri bat eraikita, Udalak lanak bere gain hartuko ditu, eta eremu ireki bat sortuko du auzoaren muinean, dudarik gabe mugarri izango dena ingurukoen eguneroko bizitzan”.

Joan den azaroan, ADIFabiadura handiko trena   Astigarraga eta Irun arteko tartean sartzeko lan batzuk egiten hasi zen, eta, Irungo Udalak iragarri zuenez, lanoi esker, planteamendu berri bat egin ahalko da Katerako, atseginagoa: oinezkoentzako ibilbideek garrantzi handiagoa izango dute, eta errepide gaineko pasabideak kenduko dira, euste hormarena egiten baitute.

Kateko pasarela berria

Behin 2023ko otsailean Tokiko Gobernu Batzarrak Elizatxo hiribidea berrurbanizatzeko proiektua idazteko kontratazioa onartuta, Udalak Kateko pasarela berriaren aurreproiektua aurkeztu zuen, Elizatxo hiribidean etorbidetik (Letxunborro hiribidetik) Molino errepideko bidegurutzeraino oinezko eta txirrindularientzako pasabide bat sortzeko proposamen bat.

VíaIrun

Elizatxo hiribideko biaduktuaren ordezkapena VíaIrun eraldaketa proiektuaren barruan dago, eta hiri eredu jasangarri bat zertzea du helburu, Hiri Antolaketako 2015eko Plan Orokorra berrikusi zenean egindako proposamenaren ildotik.

Hain zuzen ere, trenbideen ondoan sortuko den parke lineal berriaren abiapuntua izango da Katea. Horrela, biaduktua kentzea eta pasarela berria eraikitzea izango dira ardatz berdea antolatzeko aurreikusitako eraldaketen hasiera. Parke lineal berriak kohesioa emango dio hiriari, eta pasarela ekologikoek, berriz, trenbideen arrakala itxiko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude