IrunBusek erabiltzaileen errekorra hautsi du 2023an

2023an, Irungo garraio publikoak errekorra hautsi zuen.Izan ere, iaz 1.905.434 pertsonek bidaiatu zuren hiriko lau autobus lineetan. Behinik behin, hori berretsi du Borja Olazabal Mugikortasun Jasangarriko ordezkariak komunikabideen aurrean aurkeztutako datuekin.

Olazabalek IrunBusen lau lineek bat egiten duten tokian, San Juango itzulbidean, azaldu duenez, datu hauek albiste bikaina dira, lorpen bat, eta irundar gisa “harro egoteko  modukoak”. Olazabalen hitzetan, “den-denok mugikortasun jasangarriaren alde gaudela frogatzen ari gara. Urtero-urtero, gure helburuak lortzen ari gara, eta, gainera, joera harago joango da”.

2023an, 1.905.434 pertsonak bidaiatu zuten hiriko lau autobus lineetan, 340.000k gehiagok aurreko urtean baino. Bestalde, datu horrek 2019ko errekor historikoa ondu zuen, orduan 1.790.089 pertsonak erabili baitzuten hiri barruko garraio publikoko zerbitzua. Mugikortasun Jasangarriko ordezkariak adierazi duenez, “kopuruak eztabaidaezinak dira, eta hiriko garraio publikoko zerbitzua urtetik urtera gero eta hobea dela frogatzen dute, kalitatekoa dela: horregatik erabiltzen dute herritarrek”. Borja Olazabalek gaineratu duenez, “hala ere, inkonformistak gara, eta ez dugu nahikoa. Hiri barruko autobus zerbitzua emateko kontratu berriak beste linea bat sortzea ekarriko du, zerbitzua hobetzen segitzeko”.

Erabiltzaile kopuruak lineaka

IrunBusen L1 lineari dagokionez, aipatzekoa da 2023ko guztizko igoerari ekarpen handiena egin ziona dela, 1.350.263 erabiltzaile izan baitzituen, 260.000tik baino gehiago 2022. Urtearekin alderatuta; gainera, datu horrekin errekor historikoa (2019ko datua, 1.252.561 bidaiari) hobetzea lortu du. Azken batean, iazko hamabi hilabeteetatik zazpitan, hilean hileko bidaiarien kopurua inoizko handiena izan zen.

L2 linea hirian bidaiari gehien eramaten dituztenetan bigarrena da, eta 395.000 laguneko ekarpena egin zion joan den urteko guztizko igoerari, ia 40.000 bidaiarik gehiagok erabili baitzuten 2022an baino. Horrela, errekor historikoa haustear gelditu zen: 2019an, 397.783 pertsonak bidaiatu zuten 2. linean, iaz baino 2.593 gehiago.

L3 linea, 2023an, ia 100.000 pertsonak erabili zuten (zehazki, 97.628k), 25.300 gehiagok 2022an baino; errekor historikoa, berriz, 2019koa da, 82.869 bidaiari. Azken batean, iazko hamabi hilabeteetatik zortzitan, hilean hileko bidaiarien kopurua inoizko handiena izan zen.

Azkenik, joan den urtean, L4 linea ia 57.000 pertsonak erabili zuten, zehazki, 56.066, 2022an baino 13.000tik gehiagok (13.661ek gehiagok); errekor historikoa, berriz, 2019koa da, 51.770 bidaiari. Azken batean, iazko hamabi hilabeteetatik zortzitan, hilean hileko bidaiarien kopurua inoizko handiena izan zen.

Gautxoriren zerbitzuak ere erabiltzaileen kopurua handitu du, 6.287 bidaiarekin, 2022an baino 2377 gehiago eta 2019an baino 1181 gehiago, orduan azken errekorra lortu baitzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude