Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko arloak antolatuta, adinekoentzako udal-espazio sozialak dinamizatzeko zerbitzuak uztaileko jarduera berezien programa aurkeztu du, eta jarduerez betea dator Irunen erroldatutako 60 urtetik gorako adinekoen aisialdirako.
Uztail honetan askotariko jarduerak egingo dira, hala nola “Oihalak” erakusketaren inaugurazioa (oihalekin eskuz egindako lanak), karaoke arratsalde bat Lekaenean, burmuinaren gimnasia, jarduera fisikoko saio bat Plaiaundin edo dantza linean.
Oraingo honetan, programan, udako giroa izango da nagusi, besteak beste aire zabaleko paseoak egingo baitira Irunen barrena, irteera bat ere bai Dies Oiassonisera, eta Udan Gogoz programako jarduerak.
Horrez gain, 60 urtetik gorakoek zinemaz gozatzeko aukera ere izango dute; izan ere, film hauek eskainiko dira: “El mundo es suyo” komedia espainiarra (2018), “Mamma mia” klasiko musikal britainiarra (2008) edo “La vida empieza hoy” (2010), hirugarren adineko pertsona talde bat sexu-ikastaro batera nola joaten den kontatzen duena.
Honekin batera doa adinekoen udal-espazio sozialak dinamizatzeko zerbitzuaren uztaileko jarduera berezien programa, jarduera guztiak zehaztuta. Jarduera guztiak dohainik izango dira, eta tokia bete arte sartu ahal izango da.
Adinekoentzako espazioak
Ohikoa denez, programazio berezia aparte utzita, Irungo Udalaren adinekoentzako espazio bakoitzean, kultur arloko eta aisialdiko jarduerak egingo dira 60 urtetik gorakoentzat.
Espazio sozial bakoitzaren egoitzan kontsultatu daiteke jarduerei buruzko informazioa:
- Luis Mariano zentro soziala
Helbidea: Luis Mariano 1
Telefono zk.: 943 505 388
- Iraso zentro soziala
Helbidea: Ama Birjina Mirarietakoa z.g.
Telefono zk.: 943 505 644
- Lekaeneko espazio soziala
Helbidea: Lekaenea 5
Telefono zk.: 943 111 521
- San Migeleko adinekoentzako lokala
Helbidea: Javier Esteban Indart 5
Telefono zk.: 943 243 678
- Belaskoeneko adinekoentzako lokala
Helbidea: Olagizon 32
Telefono zk.: 943 506 382
- Palmera-Monteroko adinekoentzako lokala
Helbidea: Leandro Agirretxe 1 (1. aretoa)
Telefono zk.: 943 506 707
- Behobiako adinekoentzako lokala
Helbidea: M. Juncal Labandibar 34
Telefono zk.: 943 630 412
- Anaka-Puianako adinekoentzako lokala
Helbidea: Aristegui Enbaxadorea plaza, behea
Telefono zk.: 943 573 551
Ezagutu jarduera egitaraua hemen.