Uztailaren 11tik 14ra egingo da Dies Oiassonis jaialdiaren XIV. edizioa

Gaur aurkeztu da Dies Oiassonis jaialdiaren XIV. edizioko programa. Aurten, uztailaren 11tik 14ra izango da. Aurkezpenean izan dira Miguel Ángel Páez lehen alkateordea eta Hiri Sustapeneko ordezkaria eta Nuria Alzaga Kulturako ordezkaria. Udal ordezkariekin batera, Oiasso Museoko zuzendari eta koordinatzaile diren Juanjo Jiménezek eta Aizpea Goenagak ere parte hartu dute prentsaurrekoan.

Miguel Ángel Páez lehen alkateordeak eta Hiriko Sustapeneko ordezkariak esan du aurreko edizioaren arrakastaren ondoren, aurten, festa erromatar handiak “espektatiba guztiak gaindituko dituela” programa erakargarri batekin. Izan ere, aukera emango du bai bizilagunek bai bisitariek historiaz, aisiaz eta gastronomiaz goza dezaten, Irun udako oporrez gozatzeko leku erakargarri bihurtu nahi duen hitzordu berezi horretan”, azaldu du ordezkariak.

Bestalde, Nuria Alzaga Kulturako ordezkariak zera adierazi du: “Pribilegiatuak gara, iragan erromatarrari lotutako ondare historiko oso garrantzitsu bat baitugu, eta jaialdi hau plataforma handia da, lau egunez jarraian ezagutzera emateko, jende ororentzat 30 hitzordu baino gehiago dituen asmo handiko programa baten bidez”.

Aurreko urteetako dinamikari jarraituz, festa erromatar handia uztailaren 6an hasiko da, ohiko jaiaurrekoarekin, Pintxo Erromatarraren Ibilbidearekin, eta uztailaren 14ko igandean amaituko da “Harpastum” pilota erromatarraren erakustaldiarekin.

Xehetasunez, programak proposamen finkatuak eta hirian oso ezagunak direnak biltzen ditu, hala nola Isis jainkosaren ohorez egiten den “Navigium Isidis” prozesio tradizionala, ohiko Zirku Erromatarra eta erromatarren munduari buruzko birsorkuntza historiko mitikoak. Horiez gain, proposamen berriak ere egiten ditu, hala nola erromatar garaiko jantziei buruzko ikastaroak; haur-bakarrizketa bat, erromatar garaian nola jolasten zuten azaltzen duena, eta antzerki erromatarra.

Jaialdiak “oso aho-zapore ona” utziko duela agintzen du.

Gastronomia izango da aurtengo protagonista nagusietako bat. Ostiralean, uztailak 12, Arrain Zopa Lehiaketa izango da, eta, horrez gain, “Convivium in Circus Romanus” erromatar estiloko afaria ere izango da, hainbat ikuskizun barne. Bestalde, Pintxo Erromatarraren Ibilbidea ere egingo da, garai hartako sukaldaritzako hainbat proposamen gozatzera gonbidatuz, hiriko hogei jatetxetan barrena. Proposamen gastronomikoa bigarren jardunaldi gastronomikoekin bukatuko da larunbat goizean. Oiasso Museoan egingo da, eta sarrera doan izango da.

Zinemaldi bikaina

Beste erakargarri nagusietako bat zinema izango da. Aurreko edizioan “Astérix y Obélix contra César” filmak izandako arrakastaren ondoren (400 ikusle inguru), aurten, Bizinemak erromatarren iraganera bidaia bat egitea proposatu du, “La Vida de Brian” filma ikusiz. Ostegunean, uztailak 11, emango da, San Juan plazan, eta sarrera doakoa izango da.

Antzerki-eskaintza erakargarriarekin osatzen da jaialdia, eta hainbat ikuskizun izango dira, hala nola “Clitemnestra”, uztailaren 12an, Natalia Milánen eskutik. Ondoren, “Lavinia” obra, Ursula K. egile estatubatuarraren izen bereko eleberrian oinarritutako “La Eneida” klasikotik datorrena, eta “Bona De” ikuskizuna, Oiasso museoko antzerki-taldearen eskutik, igandean, uztailak 14.

“Estilo handiko” jaialdi bat

 

Aurten, modaren berri ere izango da programan togen, tuniken eta txanbileten inguruan. Erromatar jantziei buruzko ikastaroak ere emango dituzte, aukera emango dutenak erromatarrek beren jantziak egiteko erabiltzen zituzten materialak bertatik bertara ezagutzeko.

Kartela

Sarah Grandes irundarra da Dies Oiassonis jaialdiaren XVI. edizioko kartelaren egilea. Erromatar garaira garamatzan kartel bat da, oso estilo markatukoa eta gama kromatiko mugatua duena, honela azaltzen du egileak: “Kartela hiru zatitan banatzen da: goialdean, Irungo portu erromatar zaharra agertzen da, eta erdialdean, berriz, Higerreko brontzeak, Minerva, Ilargia, Marte eta Eguzkiaren irudiak irudikatzen dituztenak. Behealdean, erromatar jaialdiaren informazio praktikoa agertzen da”, azaldu du Grandesek.

Sarrerak salgai

Erromatar afarira joan nahi dutenek Turismo Bulegoan erosi ahal izango dituzte sarrerak (Luis Mariano kalea 3), ekainaren 21eko ostiraletik aurrera, 15:30etik aurrera. 30 euro balio du sarrera bakoitzak.

Zirkurako eta sarrera behar duten gainerako ikuskizunetarako sarrerak asteazkenean, uztailak 5, jarriko dira salgai.

Ekainaren 30era arte ordutegi hau du Turismo Bulegoak: astelehenetan, 15:30etik 19.00era eta  asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:00era. Uztailaren 2tik irailaren 15era, berriz, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:30era eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

Datorren astetik aurrera 2024ko Dies Oiassonis jaialdiaren programa osoa kontsultatu ahal izango da udalaren webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude