Irun eremu tenkatu izateak dakarrena azaltzeko hitzaldia antolatu da asteazkenerako

Asteazken honetan, maiatzaren 21ean, Irun eremu tenkatu izendatu osteko informazio hitzaldia egingo da. Palmera Montero guneko 2. Aretoan izango da arratsaldeko 18:00etan. Irungo Udaleko Diziplina Urbanistikoko eta Etxebizitza arloaren bidez antolatu da hitzaldia.

Helburua herritarrei izendapenaren inguruan eduki ditzakeen dudak eta galderei erantzuna eman ahal izatea da informazioa eskainiz. Izan ere, izendapenak Hiru Urteko Ekintza Plana abian jartzea dakar, funtsezko tresna udalerriko etxebizitza-politikak diseinatzeko, ebaluatzeko eta etengabe hobetzeko.

Neurri zehatzak

Neurri zehatzen artean, nabarmentzen da obra berriko 870 etxebizitzaren eta 96 zuzkidura-bizitokiren eraikuntza datozen hiru urteetan, eta alokairu babestuko 34 udal-etxebizitzaren birgaitzea. Horrek guztiak, epe laburrean 1.000 etxebizitza eskuragarri sortzea eragingo du.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude