Ekainaren 1ean, larunbatean, Irun Hiriko I. Rally Historikoa egingo da. Bidasoa Clásicos taldeak antolatutako erregulartasun ekitaldia da, Bidasoaldean automobilaren kirolaren alderdi hau sustatu eta ezagutarazteko helburuarekin. Parte-hartzaileak Café Irunetik irtengo dira goizeko 11:00etatik aurrera.
Irun Hiriko I. Rally Historikoa kirolaz kanpoko erregulartasun-modalitatean egingo da eta ibilgailu klasikoek parte hartuko dute bertan. Ekitaldiaren abiapuntua Café Irun izango da, eta helmuga, berriz, Urdanibia plaza. Guztira, 57 ibilgailuk parte hartuko dute bertan.



