‘Printzak’ lanak naturarekiko errespetua eta emakumeak musikan duen papera islatzen ditu
Náyadek diskoa aurkeztuko du bere 25. urteurrena ospatzeko asmoz. Juncal parrokia izango da talde irundarraren antzeztokia, eta, bertan, diskoa aurkezteaz gain, hainbat musika-emanaldi egingo dira urteurrena dela eta. Azaroaren 26an, 20:30ean, hasiko da ekitaldia, non, Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, bertako hainbat musikarik hartuko dute parte.
Horrela, abesbatzak bere urteurrena taularatuko du ‘Printzak’ bitartez, natura errespetatzen duen eta itxaropena “motor” gisa duen garrantzia islatzen duen diskoa. “Pasa ditugun azken bi urteak gogorrak izan dira, eta proiektu hau (disko eta kontzertua) itzaletatik atera eta argitara hurbiltzea da guretzat”, dio Alaitz Urkia zuzendariak.
Hasiera-hasieratik, luzea izan da emakumez osatutako talde honen bidea. Urteekin, talde sendoa eta ekimen handikoa bihurtu da, proiektu berritzaileei ekinez eta kontzertuak eskainiz.