Osteguneko “Zure abenturaren bila” saioak Albanian, Bulgarian eta Turkian barrena bidaia proposatzen du

Irungo Udaleko Kultura arloak antolatuta, Asier Arroitiak Albanian, Bulgarian eta Turkian barrena egindako bidaia aurkeztuko du, «Zure abenturaren bila» programaren barruan. Hitzordua ostegun honetan izango da, martxoak 23. 19:30etan izango da, Irungo Amaia KZn.

«Albania, Bulgaria eta Turkia. Balkanak eta Asiako atea» izenburupean, gonbidatuak bere bidaiako abenturak eta zoritxarrak kontatuko ditu. Albaniatik abiatu zen eta, Bulgarian barrena, Turkiaraino joan zen.

Hitzordua euskaraz egingo da, eta aurkezpen batek eta saio amaierako hizketaldi batek osatuko dute. Sarrera librea da, tokia bete arte.

«Zure abenturaren bila»

Bidaiei buruzko programa honetan gonbidatuak bere bizipenak, esperientziak eta, azken batean, bidaiatzeko grina kontatzen ditu, abenturaren irudiez lagunduta.  Askotariko esperientziak aurkeztu dira: Antartikako espedizioak, munduko mendi garai eta zailenetako bidaiak, baita askoz gertuago dauden lekuetako proiekzioak ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude