Ziztakak kafea, kikara eta kultura uztartzeko Kakikuak egitasmoa sortu ditu

Ziztakak proiektuko bultzatzaileak, merezitako deskantsua hartu ostean, proposamen berri batekin datoz. KAKIKU egitasmoak kafea, kikara eta kultura elkartzeko proiektua sortu du. Ekintza horien bitartez hiritarren iritzia eta ekarpenak bildu nahi ditu Ziztakak, modu informalean solastuz.

Horrela, Kakiku egitasmoaren bitartez denboran bidaiatzeko aukera proposatuko diete parte-hartzaileei. Izan ere, lehenengo Kakiku bileran iraganaz hitz egingo dute, bigarrenean orainaldian zentratuko dira eta azkenengoan, berriz, etorkizunera salto egingo dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude