Artaleku kaleko trafikoa hilabetez moztuko da eraikuntza lanen ondorioz

Artaleku kalean, bertan etxebizitzak eraikitzen ari den promotorea, urbanizazio lanak burutzen ari da. Orain arte, lanak trafikoa mantenduz egin dira, baina badira lan batzuk ezin direnak kalea moztu gabe egin, ondorioz, datorren azaroaren 23-tik aurrera kalea moztuko da.

Mozketak polikiroldegiko aparkalekuari ere erangingo dio, ezingo da bertan aparkatu mozketak irauten duen bitartean, gutxigorabera 4 astez.

Olazabal eta Ramery kaleko bizilagunei, irteera, kale Nagusitik ahalbidetuko zaie, egungo alderantzizko norabidean, Aldapeta kalerarte. Zati horretan kalearen norabidea aldatzearen ondorioz, sartzeko ibilibidea kale nagusiko 41 eta 43 zenbakietako atzeko partetik doan bidea erabiliz egin beharko dute. Bide horretara, kale Nagusia eta Pikoketa kaleen arteko bidegurutzetik abiatzen den aldapa hartuta iristen da.

Trafiko orokorrarentzat, mozketa Colon pasealekua eta Pikoketa kalearen arteko bidegurutzean iragarriko da, ahal den neurrian, trafikoa, Colon paselekua eta Aduana kaletik bideratu dadin. Desbideratzen ez den trafikoa eta Pikoketa eta Aldapeta kaleetako bizilagunentzat, bidea moztua egongo da kale Nagusia eta Aldapeta kaleko bidegurutzean, trafiko guztia Aladapeta kaleruntz desbideratuz.

Trafiko mozketak irauten duen bitartean, Aldapeta kaletik desbideratutako tráfikoarentzat irteera ahalbidetuko da Luis Mariano kaletik. Kale honetan oinezkoek dute lehentasuna eta autoek ordutegi jakin batean bakarrik igaro dezakete bertatik. Pasua, pibote hidráuliko baten bidez dago mugatua eta trafiko mozketak irauten duen bitartean 24 orduz egongo da irekita.

Bukatzeko, mozketak 1 eta 3 zenbakietako garjeetako sarrera-irteerari eta ambulategira iristen diren ibilgailuei ere eragingo die. Mozketak irauten duen bitartean sarrera Gipuzkoa etorbidetik egin beharko dute, oinezkoekin partekatutako bide edo kalea erabiliz. Irteera egungo zentzuan mantenduko da. Ondorioz, ambulategiaren alboan Karril bakarra eta bi norabide izango dituen zati bat izango da, zati hau ireterari lehentasuna emanez arautuko da.

 Bertakoak

Etenaldiak aparkamenduan izango dituen ondorioak direla-eta, bertakoek 1., 2. eta 4. TAO guneetan aparkatu ahalko dute, abenduaren 31ra arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude