Artaleku kalea moztuta dago luizi baten ondorioz

Irungo Udalak jakinarazi duenez, asteazken honetako lehenengo ordutik,  Artaleku kaleko zirkulazioa etenda dago, inguruan egiten ari diren lanen ondoan  izandako luizi baten ondorioz. Eraikuntza enpresaren abisua jaso, eta udal teknikariak bertaratu dira, informazio gehiago biltzeko.

Gertakariaren ondorioz Artaleku kaleko zirkulazioa eten egin  da. Karrika Nagusitik iristen diren ibilgailuak Aldapeta karrikatik  desbideratzen ari dira, eta, handik, Colón ibilbidera atera edo,Luis Marianoko  bidean barrena, zeina ibilgailu guztientzat ireki den, Gipuzkoa hiribidera atera daitezen. Elizatxo  hiribiderantz eta Katerantz doazen ibilgailuek Luis Mariano-Gipuzkoa-Colón-Aduana  bidea egin behar dute. Etenak kiroldegian ere du eragina, ez baitago autoz iristerik. Olazabal eta Ramery inguruko egoiliarrak Pikoketa karrikaren eta Karrika Nagusiaren arteko bidegurutzetik sartu beharko dira,  egungoaren kontrako noranzkoan, kiroldegitik Aldapeta karrikarantz ateratzeko.

Bestalde, luiziaren ondorioz, anbulatorioan, kiroldegian eta inguruko etxebizitzaren  batean ur hornikuntza eten da. Osasun etxeari lehentasuna emanda betiere, zerbitzua  martxan dago berriro ere anbulatorioan eta kiroldegian. Gainontzeko lekuetan lasterren  lehengoratzeko lanean ari dira Txingudiko Zerbitzuak, eta arratsaldeko lehen ordurako  lehengoratuko dutela espero dute.

Ibilgailuek zirkulatu ahal izateko, lehenbailehen aldi baterako soluzio bat aurkitzeko  lanean ari da eraikuntza enpresa. Bitartean, ibilgailuek ez dute Artaleku kaletik pasatzeko aukerarik izango. Gaur goizean, bilera batera deitu zaio Bozeramaileen Batzordeari, egoeraren berri  emateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude