Bixente Lizarazu futbol zelaia Real Unióneko lehen taldearen entrenamendu zelai berria da

Real Unión klubak lankidetza hitzarmena sinatu du Hendaiako Udalarekin eta Hendaiako futbol taldearekin, AS Les Eglantins, eta, horren bidez, Real Unión klubaren lehen taldeak Bixente Lizarazu futbol zelaiko instalazioak erabili ahal izango ditu astean zehar entrenamendu-saioak egiteko. Bestalde, klub txuribeltzak konpromisoa hartu du Beltzeniako belar naturala mantentzeko, bere esperientzia eta eskura dituen giza baliabideak eta baliabide materialak eskainiz, talde hendaiarrek euren partidak baldintza ezin hobeetan jokatu ahal izan ditzaten.

Akordioaren sinaduran izan dira Igor Emery, Real Unióneko administrazio kontseiluaren presidentea, Kotte Ecenarro, Hendaiako alkatea, Jean-Michel Arruabarrena kirol zinegotzia eta Marie-Laure Garcia, AS Les Eglantinseko presidentea.

Real Unión klubaren, AS Les Eglantins-en eta udal-arduradunen arteko elkarrizketak, betiere kutsu eraikitzailearekin, joan den uda baino lehen hasi ziren eta Hendaiako zelaien aukera ezberdinak baloratu ziren, Bixente Lizarazuren zelaira iritsi arte. 2021eko ekainean Igor Emery presidentea buru zuen administrazio-kontseilu berria iritsi zenetik, Real Uniónek AS Les Eglantinsekin eta Lapurdiko klubekin izan duen trukea, komunikazioa eta, zenbait kasutan, lankidetza indartuz joan da erakunde irundarraren plan estrategikoaren oinarriak finkatzen jarraitzeko. Plan estrategiko horretan, ardatz nagusietako bat mugaz haraindiko hazkundea da, izaera integratzaile eta kolaboratiboarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude