Datorren larunbatean, azaroaren 15ean, Irungo familiek doako capoeira tailerraz gozatu ahal izango dute 10:30ean Palmera Monteroko Txikilab Haurtxokoan. Irungo Udaleko ‘GazteARTEan’ Gazteria arloak antolatuta, tailerra ‘Familia ta Lagun‘ programaren barruan kokatzen da. Tailerrera joan nahi duten familiek izena eman beharko dute bihartik aurrera, azaroak 6, udal webgunearen bidez. Epea zabalik egonen da plazak bete arte.
Programak familian gozatzeko espazio bat eskaintzea du helburu, hainbat jardueraren bidez. Tailerrak bi ordu inguru iraungo du. Tailerrak capoeiraren historia ezagutzeko aukera emango die familiei, borroka, dantza eta musika uztartzen dituen afrobrasiliar jatorriko praktika kulturala. Praktika honi erritmoa ematen dioten perkusio instrumentuak jotzen ere ikasiko dute eta erakustaldi batez gozatu ahal izango dute.
Familia ta Lagun
Familia ta Lagun 4 eta 11 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako programa bat da, eta helburua da espazio bat sortzea familian aisialdiaz gozatzeko, hainbat jarduera sortzaile, dibertigarri eta hezigarriren bidez (ur kirolak, yoga, familychef, bizikleta ibilaldiak…). Jarduerak hilean behin egingo dira, ekainera arte.



