Otsailaren 9an Ander Izagirrek “Vuelta al País de Elkano” liburua aurkeztuko du

Zure abenturaren bila” zikloaren barruan, ostegun honetan, hilak 9, Amaia KZn, Irungo Udaleko Kultura Arloak Ander Izagirre kazetariarentzako saio bat antolatu du, “Vuelta al país de Elkano” liburua aurkez dezan.  Hitzaldia 19:30ean izango da, Amaia KZko hitzaldi aretoan eta sarrera doakoa izango da. Interesdunak toki guztiak bete arte sartu ahalko dira López Becerra kaletik.

“Vuelta al país de Elkano” liburuan, autorea Elkano esploratzailearen jaioterrian barrena dabil, bizikletan, itsasoarekin lotutako istorioen eta berauen eta egungo garaiaren arteko harremanen bila. Saioa euskaraz izango da. Autoreak aurkezpen bat egingo du, eta solasaldi bat ere izango da.

Bigarren bira Elkanoren herrialdeari

Duela bostehun urte, Magallanes eta Elkanoren espedizioak lehenengo bira eman zion munduari. Orain, Ander Izagirre Getariatik abiatu da, Elkanoren jaioterritik, bizikletan, eta Getariara itzuli da, euskaldunen herrialdeari bira geografiko, historiko eta mentala emanda.

Bidean, bizikleta gainean, istorio harrigarriak topatu ditu: duela bost mendekoak (nabigatzaileak, esploratzaileak, esklaboak, iraultzaileak, enperadoreak, erbesteratuak, baleazaleak, tokiko espirituak, urrutiko jainko-jainkosak) zein gaur egungoak (esploratzaileak, arrantzaleak, meatzariak, immigranteak, arotzak, arkeologoak, sukaldariak, eskultoreak, poetak, txokololategileak). Haren kontakizunek lehenengo biran parte hartu zuen euskal gizartearen eta egungoaren arteko antzekotasunak eta kontrasteak erakusten dituzte, eta argi-ilunez betetako historia bat, kultura nahaspila eta esploratzeko grina jartzen dituzte agerian.

“Zure abenturaren bila”

“Zure abenturaren bila” bidaia programa bat da, non gonbidatuek beren bizipen eta esperientziak eta, azken batean, bidaiatzeko zaletasuna kontatzen dituzten, abenturako irudien laguntzaz betiere.

Programaren barruan, askotariko esperientziak azaldu dira Amaia KZn, hala nola Antartikara egindako espedizioak, Lurreko mendirik garai eta zailenetara egindakoak eta askoz ere leku hurbilagoen gaineko proiekzioak, hala nola ostegun honetako ikus-entzunezkoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude