Gaur goizean “Luis Irizar, maisu-maistren maisua” liburua aurkeztu da Iñigo Lavadoren Singular jatetxean

Gaur goizean, Ficoban, Iñigo Lavadoren Singular jatetxean, Abalon Books zigiluak argitaratutako “Luis Irizar. Maestro de maestros” liburua aurkeztu da, Luis Irizar berak eta Juan Aguirrek idatzia. Liburuak euskal sukaldaritzaren “maisu-maistren maisuaren” bizipenak eta irakaspenak biltzen ditu.

Luis Irizarrek  bere ibilbide profesionala, berrogeiko hamarkadan hasi zuen eta Donostian bere izena daraman sukaldaritza-eskolaren buru izan da, eta Frantzian, Ingalaterran, Suitzan edo Madrilen bere bizitzako etapa ezberdinak bizi ostean. Hortaz gain, Euskal Sukaldaritza Berriaren hamalau sortzaileen dekanoa dela esan daiteke, argitaratutako lan zabal baten egilea, sari eta aintzatespen ugarirekin ereindakoa…

Liburuan anekdota eta ikasgai baliotsuak biltzen dira, nazioarteko proiekzioa duen sukaldari honek  lapikoen artean izandako esperientzia eta bizipenekin konbinatuta. Karlos Arguiñano eta Tatus Fombellidaren hitzaurreearen ostean, ‘Nire bizitza 25 plateretan’: maisuaren errezetak, uneak, esperientziak, istorioak eta pasadizoak gogoratzen dira. Hortaz gain, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz, Karlos Arguiñano, Juan Mari eta Elena Arzak,  Martín Berasategui eta Pedro Subijanak, besteak beste, eskainitako errezetak aurkitu daitezke bertan. Gainera, Luis de las Alasen jatorrizko argazkiak, Irizar familiaren artxiboetakoak eta baita beste futs batzuetakoekin osatzen da liburua.

Prentsaurrekoan Visi Irizar, Juan Aguirre eta Pedro Subijana (Akelarre Jatetxea), Tatus Fombellida eta Federico Pacha (Diametro 200) sukaldariak parte hartu dute eta honako hauek izan dituzte lagun: Martin Berasategui (Martin Berasategui jatetxea), Elena Arzak (Arzak jatetxea) , Hilario Arbelaitz (Zuberoa jatetxea), Pili Manterola (Iribar jatetxea), Inaxio Muguruza (Atalaia jatetxea), Gorka Txapartegi (Alameda Jatetxea), Lucho Carrión (Ibaiondo jatetxea), Ander González (Astelena jatetxea), Lara Martín eta Álvaro Garrido (Mina jatetxea)  eta Iñigo Lavado (Iñigo Lavado jatetxea).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude