Bidasoa Irunek 1.500 ikusle baino gehiago izan ditu batez beste denboraldian zehar

Bidasoa Irunek 1.500 ikusle baino gehiago izan ditu, batez beste, ASOBAL Ligako Irunen ospatutako norgehiagoka bakoitzean, 23.178 pertsona guztira. Kopuru hori txapelketa osoko laugarren onena da, eta bigarrena kontuan hartzen badugu pabiloien edukiera, Artalekuko %80 inguruko batez besteko betetze mailarekin. EHF European League-ren kasuan, 1.493 ikusle hurbildu dira Artalekura hitzordu bakoitzean, 10.452 guztira.

Hainbat norgehiagokatan “sarrerarik ez da” karteltxoa jarri da eta, zehazki, lautan Artalekuk edukieraren %90 gainditu du, guztira, 1.943 ikusle. Fraikin BM. Granollersen aurka (1.855), Barça (1.888), Rebi Cuenca (1.812) eta Ángel Ximénez Puente Genilen aurkako agurrean (1.823), hitzordu hauen bertaratzea %93,2 eta %97,1 artean kokatu dira.

ASOBALek emandako sailkapenean eta zenbaki absolutuei dagokienez, Abanca Ademar da lehen postuan, 2.513 ikusle bertaratuta Leongo Palacio de los Deportes kiroldegira, 2.082rekin Frigoríficos Morrazo eta 1.617rekin, Bathco Torrelavega.

Europako txapelketak ere %80 inguruko batez besteko asistentzia utzi du, zehazki, %76,8koa, 1.493 zalerekin Irunen jokatu diren zazpi neurketetan (Bigarren Kanporaketako joanekoa Kolstaden aurka, Multzo Faseko bostak eta Last 16a Sporting Clube Portugalen aurka). Füchse Berlinen aurkako partidak Artalekuren % 92bete zuen otsailean, 1.786 lagun bertaratuta hilabete batzuk beranduago txapeldun izango zen taldea ikustera.

Gaur egun, Bidasoa Irunek 1.532 bazkide ditu, duela hiru urte ezarri zen 1.500 lagunen langaren gainetik, txapelketen edukiera-baldintzak eta norgehiagoka bakoitzean txarteldegirako erreserbatutako eserlekuak kontuan hartu behar baitira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude