Bidasoa Irunek Asobal ligako sailkapenaren bigarren postuari eusten dio. Otsailaren 13an jokatutako partiduan talde Irundarrak bi puntu garrantzitsu irabazi zituen Fertiberia Puerto Sagunto taldearen aurka. Asobal ligako 20. jardunaldian Bidasoak talde aurkaria mendean hartu zuen Valentziako kiroldegian jokatutako partiduan.
Fertiberia Puerto Saguntoren partiduaren hasieran nagusitasuna erakutsi zuten jokalari irundarrek. Puerto Saguntoren zelaian jokatutako partiduaren lehen zatian Bidasoak bere aldeko hainbat errenta lortu zituen. Hala ere, Fertiberia Puerto Saguntok atsedenaldiaren aurreko 30 minutuko tartea markagailua bere alde uztea lortu zuen, 17-16 punturekin. Izan ere, atsedenaldiaren aurreko bost minutuetan talde hori-urdinak ez zuen ate aurkariraino iristeko aukerarik topatu.
Atsedenalditik indartsu itzuli zen talde irundarra, bigarren zatiko lehen 5 minutuetan Bidasoak 0-4ko partziala lortu zituen Jon Azkue, Dan Racotea eta Tom Tesorierek sartutako golei esker. Horrela, minutuek aurrera egin ahala, talde irundarrak partidua bideratzea lortu du, errentetan abantaila handiagoak lortuz. Bigarren zatian Bidasoak lortutako errentarik handiena 8 puntutakoa izan da, partidua amaitzeko bost minutu falta zirenean Jon Azkuek sartutako golari esker markagailua 27-35 puntuko aldearekin utzi arte. Partiduaren amaieran, berriz, 30-36 puntuekin garaipena eta irabaz- learen bi puntuak eskuratu zituzten Jacobo Cuetararen mutilek.
Sailkapeneko bigarren postuan tinko
Asobal ligako 20. jardunaldia jokatu ostean, Barça 38 punturekin ligako sailkapenean nagusi nagusi da. Bidasoak, aldiz, azken partiduetan eskuratutako emaitzekin Asobal ligako bigarren postuari eusten dio 31 punturekin. Asobal ligako 21. jardunaldian irundarren aurka indarrak neurtuko dituen Helvetia Anaitasuna taldea 10. postuan aurkitzen da 21 punturekin.
Bidasoak Asobal ligan orain arte 20 partidu jokatu ditu aurtengo denboraldian. Zehazki, 15 partiduetan talde irundarrak garaipena lortu du, berdinketa bakarra eta 4 porrot izan dituen bitartean. Horrela, 600 izan dira Bidasoak sartutako golak eta 517, berriz, kontra jasotakoak.
Gehiegi arriskatu gabe
Fertiberia Puerto Saguntoren aurkako norgehiagokari aurre egiteko Jacobo Cuétara entrenatzaileak defentsan indartsu eta erasoan arriskurik hartuko ez zuen taldearen aldeko apustua egin zuen. Bidasoako entrenatzaileak honela deskribatu zituen otsailaren 13ko partiduak izan beharreko gakoak: “taldearen maila erakutsi, defentsan eroso egon, dinamismoa eta erasoan gehiegi ez arriskatzea”.
“Partidu bakarreko asteak luzeagoak direla dirudi”
Jacobo Cuétara, Bidasoako entrenatzailea
Aurreko igandean Frigorificos Morrazoren aurka jokatutako partiduan gertatutakoan oinarritu zen Jacobo taldearen hurrengo partidua prestatzeko. “Frigorificos Morrazo taldearen aurka jokatutako partiduan baloi asko galdu genituen, kontraerasoan errazak izan zirenak”. Era honetan, Fertiberia Puerto Saguntoren aurkako partiduan aurkariei gol errazak oparitzea ekidin nahi izan zuen Cuétarak. “Kalitate ofentsibo asko duen taldea da, lehen lerroan, pibotetan…eta potentzial hori gelditzen saiatuko gara”, adierazi zuen Jacobo Cuétarak partiduaren aurretik. Behin partidua jokatuta, jokalari irundarrek entrenatzailearen desioa errealitate bihurtu zuten partiduan lortutako emaitzarekin.
Frigorificos Morrazo taldearen aurkako partiduan Bidasoak lortutako berdinketaren ostean, Fertiberia Puerto Sagunto taldearekin topo egin aurretik irundarrek egindako entrenamendu lanarekin pozik agertu zen entrenatzailea. “Taldea ondo ikusi dut, erantzuna ona izan da, entrenamenduetan lehiatuz, intentsitate handiarekin eta lan bolumen handiarekin, … ondo ikusi dut”, gaineratu zuen Jacobo Cuétarak.
Era berean, aurreko berdinketak taldea mindu eta atsekabea eragin zituen arren, lortutako puntuei balioa ematen, sailkapeneko postua baloratu eta datorren partiduari aurre egiteko lan egiten dakitela baieztatu zuen Bidasoako entrenatzaileak. “Lan oneko aste baten ostean, ondo lehiatzeko aukerak bermatzen dizkigu”, azaldu du Cuétarak taldeak ondo entrenatu zuela baieztatuz. “Partidu bakarreko asteak luzeagoak egiten dira”, Bidasoako entrenatzaileak azaldu duenez. Izan ere, azken hilabeteetan zehar Bidasoa taldea egun gutxiren buruan partidu berri bati aurre egitera ohitu da. Orain ordea, partiduen artean denbora tarte gehiago edukitzeak, hurrengo talka kalitatez prestatzeko aukera ematen die Bidasoako jokalariei.
Derbia datorren astebururako
Bidasoa Irun taldeak bere hurrengo partiduan Helvetia Anaitasunaren aurka indarrak neurtuko ditu. Aurreko jardunaldian Anaitasuna 26-25 punturekin Valladolideko taldeari nagusitu zitzaion. Derbia otsailaren 21ean Artalekun jokatuko da eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera ETBn jarraitu ahalko da.