Ahoztar Zelaietak otsailaren 19an “Zaldibar zona cero” liburua aurkeztuko du Irunen

Ahoztar Zelaietak otsailaren 19an “Zaldibar zona cero” liburua aurkeztuko du Irunen. Aurkezpena arratsaldeko 18:30etan hasiko da Palmera Montero gunean. Behe Bidasoako Eskubide Sozialen Kartak antolatutako ekitaldian liburuaren egileak parte hartu du. Aurkezpenera bertaratzeko asmoa duten pertsonek bidasoakokartasoziala@gmail.com helbidean izena eman beharko dute.

Behe Bidasoako Eskubide Sozialen Kartak jakinarazi duenez, “urte bete igaro da jada Zaldibarren dagoen zabortegian hondamendia jazo zenetik. Urtemuga beltza inondik inora. Gure zabor kudeaketa eredua goitik behera jauzi zen egun goibel hartan, bidean bi langileren bizitza eramanez: Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze. Lehenak oraindik ere zabor artean jarraitzen du, ez dute topatu eta honen familiaren martirioak ez du amaiera ezagutu.”

“Baina hondamendi ekologiko eta humanoaz gain, zabortegiaren kolapsoak beste kirats asko ere aireratu zituen. Enpresa eta kargu politikoen arteko tratu ilunak, ate birakariak, pribatizazioen ondorioak, kudeaketan puntu oso ilunak, argitzen ez diren erantzukizunak… Verter Recycling enpresa kudeatzaileaz gain, honekin zerikusia izan dezaketen ardura handiko euskal politikariak zipriztindu zituen Zaldibarrek.”, gaineratu dute Behe Bidasoako Eskubide Sozialen Kartatik.

Sostengu kanpaina

Zaldibar Argitu plataformak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak sostengu kanpainaren abiatu dute. Kanpainak xede argia du: 10.000 eta 20.000 € artean biltzea Zaldibarko gertakariak argitzeko baliagarria litzakeen herri akusazioa abiatzeko. Sostengu kanpainaren inguruko informazio guztia Itsulapikoa plataforman topatu daiteke: https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/lagundu-argitzen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude