Bide Publikoko arloak jakinarazi duenez, ostiral honetatik aurrera terrazen itxiera eta gordetzeko ohiko ordutegia berreskuratuko da. Alarma-egoeraren ezarpenarekin ordutegia hori egokitzea beharrezkoa izan zen.
Horrela, irekiera ordutegia goizeko 9:00etan hasiko da (ohi baino ordubete lehenago, ostalaritzaren sektorea babesteko aurreratu zena). Terrazen itxiera ordutegia, berriz, aldakorra izango da. Ekainaren 15etik irailaren 15era igandetik ostegunera terrazak gaueko 24:00etan itxiko dira, ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan terrazak gaueko 1:00etan itxiko diren bitartean. Urteko gainontzeko igande eta ostegun artean 23:00etan itxiko dira, ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan, berriz, 24:30etan.
Konfinamendua arintzeko bigarren fase honetan, lehen fasean bezala, ostalaritzako establezimenduek terraza gehienez %50eko edukierarekin ireki ahalko dute. Hala ere, Irungo udalak jakinarazi zuen establezimenduek aurretiazko eskaera egin eta eremuko bide publikoko espazioa aztertu ostean hiriko taberna eta jatetxeek %75 arteko terrazak ireki ahalko zituztela. Momentura arte udalak terrazen eremua zabaltzeko ehun eskaera baino gehiago jaso ditu eta terrazarik ez zuten 10 establezimenduen kasuan terrazak ipintzeko baimena eman da.
Joan den astelehenetik aurrera establezimenduen barneko eremuak irekitzeko baimena eman da, beti ere, %50eko gehienezko irekiera errespetatuz. Horrela Irungo Udalaren webgunearen barneko Irun Aurrera izeneko atalean informazio osagarria kontsultatu daiteke, administrazioek helarazitako segurtasun protokoloekin batera.
Tasan %95eko hobaria
Egoera konplexu honetan eta Irun Aurrera planean pizgarri fiskalen artean, udalbatzak bide publikoa okupatzeagatiko tasari %95eko hobaria emateko proposamena onartu du. Neurria alarma egoeraren ezarpenaren ondorioak pairatu dituzten jarduerak babesteko aurreikusitako laguntzen parte da. Alamar egoeraren ezarpenarekin establezimenduei tasa honen ordaintzea salbuetsi zen. Segurtasun neurria errespetatzeko neurriak ondorioak eragingo balitu, %75eko murriztapena 2021eko urtarrilaren 1era arte luzatzea aurreikusten da.
Komun publikoak
Era berean, ostiral honetatik aurrera alarma egoeraren ezarpenarekin itxi ziren komun publikoak berriro irekiko.