Udal euskaltegiak udako ikastaroetarako izen-emate epea ireki du

Eusko Jaurlaritzak 2020ko maiatzaren 23an onartu zuen aginduan oinarrituta, euskaltegietako aurrez aurreko eskolei berrekitea ahalbidetzen da, eta Irunen udako ikastaroak aurrez aurreko eskainiko dira (uztailean eta abuztuan). Ikasleen eta langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko prebentziozko neurriak hartuko dira eta matrikulatzen diren ikasleen arabera egokituko dira ikastaroak. Izen-ematea ekainaren 1etik 9ra egin daiteke mezu elektronikoz; euskaltegi@irun.org helbidean edo telefonoz (943505273), 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:00etara.

Uztaileko ikastaro trinkoa uztailaren 2an hasiko da eta 30ean amaituko da. Ikastaroaren ordutegia: 9:00etatik 13:15era izango da. Abuztuko ikastaroa, berriz, 3an hasiko da eta 31n amaitu, aurrekoaren ordutegi berean. Ikastaro trinkoen prezioa 69,40 eurokoa bada ere, asistentzia eta aprobetxamendu egokia duten ikasleek beka eska dezakete euskara ikasteko, eta gastuaren % 100 arte berreskuratu.

Lannahi

Udalak, gainera, langabezian daudenentzako doako euskara-ikastaroak eskaintzen ditu, ikastaro trinkoen egutegi eta neurri berekin. Euskara Arloak abian jarritako LANNAHI programaren bidez, irundarren beharretara egokitutako euskara-ikastaro espezifikoen kalitatea eta eraginkortasuna hobetu nahi da. Udal-euskaltegiko udako ikastaro trinkoetan eta LANNAHI programakoetan parte hartu nahi dutenek, ekainaren 1etik 9era egin dezakete izen-ematea.

LANNAHI programan interesa dutenek Internet bidez ere egin dezakete izen-ematea, SAC24h zerbitzuaren bidez . Izena emateko, Irun txartela edo beste ziurtagiri elektronikoak beharko dira (NAN elektronikoa, IZENPE txartela…) HAZeko autozerbitzuko terminaletan ( San Martzial 2) ere egin daiteke izen-ematea. Ziurtagiri elektronikoa ez baduzu, telefono honetara dei dezakezu; 010 // 943 505 152.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude