Ainara Maia idazleak Oroiminezko Igandeak liburua aurkeztuko du ostiralean Irunen

Euskaraldiaren hasierarekin batera, Ainara Maia idazle irundarrak bere azken liburua, “Oroiminezko Igandeak”, aurkeztuko du azaroaren 20an Irunen. Euskarazko aurkezpena Palmera Montero gunean egingo da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Ariketa sozialari hasiera emango dion aurkezpenean parte hartu ahal izateko, ekintzan aurretiaz izena-ematea beharrezkoa izango da. COVID-19ari aurre egiteko segurtasun-neurriak direla-eta, aretoaren edukiera mugatuta egongo da eta izen-ematea egiteko, irun@euskaraldia.eus helbide elektronikora idatzi edo 647 97 58 85 telefono zenbakira deitu beharko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude