Euskararen erabilera bultzatzeko eta sustatzeko, Irungo Udalak, AEK eta Herri Jakintza euskaltegiekin batera, Mintzalagunaren edizio berri bat antolatu du. Mintzalagunan parte hartzen dutenak, helburu nagusia euskaraz hitz egitea izanik, beraiek erabakitako tokian eta orduan biltzen dira ikasturtean zehar: zerbait hartu, paseo bat eman, edozein ekintza egin. Gainera, ekintza hauen harira, egitasmoaren barruan irteerak antolatzen dira, tailerrak, ekintza kulturalak eta bestelakoak; baina beti euskaraz, giro onean.
Askorentzat, lagun euskaldunak egiteko modua ere bada, taldetik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera zabaltzen dute eta.
Antolatzaileen esanetan, “denok dakigu hizkuntza bat ikasteko beharrezkoa dela hizkuntza hori praktikatzea. Horregatik, eta aurreko edizioetan bezala, elkarrizketaren bidez ezagutzak hain modu a-tsegin eta errazean jartzea jende askori interesatzen zaio, eta ekimen interesgarri batean parte hartuta itzultzen dira”.