Irailaren 29ra arte “Erosi eta ikasi” diru-laguntzak eskatzeko aukera egongo da

Eskolara itzultzearen atarian, Irungo Udalak, hamargarren urtez jarraian, “Erosi eta Ikasi” izeneko diru-laguntzak emango ditu. Irungo familiei zuzenduta daude, hiriko saltokietan eskola-materiala erosteko, 2023-2024 ikasturteari begira. Irailaren 29ra arte egongo da martxan kanpaina, eta Irungo familiek 150 eurorainoko bonuak jaso ahal izango dituzte. Gainera, berritasun gisa, aurtengo edizioak 200.000 euroko aurrekontua izango du.

Hezkuntza arloak gogorarazi du garrantzitsua dela egiten diren erosketen fakturak gordetzea; izan ere, eskaera egitean ez da beharrezkoa faktura horiek aurkeztea, baina beharrezkoa da erosketen datu batzuk adieraztea eta, gainera, prozesuan zehar eska daitezke. Uda honetako programa umeak Irunen erroldatuta dituzten familientzako da, Derrigorrezko Hezkuntzako ikasleentzako (Lehen Hezkuntza, DBH eta Oinarrizko LH). Egoitza elektronikoaren bidez, Irun Txartelarekin edo beste sinadura elektroniko baten bidez egiten da izapide

Diruz lagundu ahal diren gastuak ez dira aldatzen, eta berdinak izaten jarraituko dute: mahaigaineko materialak, suntsikorrak edo ez-suntsikorrak, hala nola koadernoak, orriak, etab; artxibategiak, kutxatilak, kalkulagailuak, konpasak, motxilak, testuliburuak, etab. Eskola uniformeak edo Gorputz Hezkuntzarako arropa eta oinetakoak ere bai, eta Arte Hezkuntzarako, Plastikarako eta Ikus Hezkuntzarako, Teknologietarako edo Musikarako eskulanetarako gauzak (argizariak, olioak, pinturak, pintzelak). 2023ko ekainaren 22tik irailaren 29ra bitartean Irungo saltoki edo ikastetxeetan ikasmateriala erosteko izandako gastuetarako izango da diru-laguntza.

150 eurorainoko laguntzak ikasle bakoitzeko

Xehetasunez, ohiko hiru diru-sarrera tarteak eguneratu dira, eta zabaldu egin da familia-unitateko errentaren muga. Horri esker, Irungo familia gehiagok jasoko dute laguntza-deialdi honetan.

Horrela, bada, lehenengo tartean, ikasle bakoitzeko 150 euroko laguntzak emango dira 27.000 eurorainoko diru-sarrera gordinak dituzten familia-unitateentzat; bigarren tartean, ikasle bakoitzeko 125 euroko laguntzak emango dira 39.500 eurorainoko diru-sarrera gordinak dituzten familia unitateentzat; hirugarren tartean, berriz, laguntzak 100 eurokoak izango dira 52.000. Nabarmentzekoa da ez dela diru-laguntzarik aurreikusten urteko 52.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten familientzat.

Eskatzeko prozedura erraztu egin da, familiei izapidea errazteko:

  • IrunTxartelarekin egiten da. Irungo Udalaren webgunean.
  • Autozerbitzu-terminaletan ere egin daiteke leku hauetan:
  • HAZeko bulegoko sarreran (San Martzial karrika)
  • Palmera-Montero Gunean
  • Anakako eta Kateko Kutxabankeko bulegoetan
  • Nahikoa da erosketa-fakturak edo tiketak eta laguntza sartzeko kontu-zenbakia eskura izatea (ez dago erantsi beharrik).

Kudeaketan arazoren bat izanez gero, 010 – 943 50 51 52 telefonoetara dei daiteke; hor on-line tramitatzen lagunduko zaie. Honako hau da 010 telefonoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara eta larunbatetan, 09:30etik 13:30er

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude