Udazkenak kultur eta aisialdi proposamak dakartza Irungo gazteentzat

Irungo Udaleko “GazteARTEan” Gazteria arloak antolatuta, Artia eta Martindozeneako Gaztelekuak eta GazteARTEan Konekta zerbitzua 12 eta 17 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzendutako jardueren programazio zabalarekin abiatuko  dute urrian.

Sukalde klaseak, film laburren proiekzioak, piraguako jaitsiera Bidasoa ibaitik, zeinu-mintzairako klaseak… hilabete osoan zehar, Irungo gazteek aisialdiko eta denbora libreko jardueren eskaintza erakargarriaz eta aire zabaleko kirol jarduerez gozatu ahal izango dute.

Gainera, Martindozeneko Gaztelekuak bi gune izango ditu ikasturte  honetan ere adinaren arabera banatuak. Ostiralero eta larunbatero Gaztelekuko bigarren solairua 15 urtetik 18ra bitarteko gazteentzako bakarrik izango da, irundar gazteentzat proposamen interesgarriak sortu eta gara ditzaten.

Ondoren, bi Gaztelekuen jarduera-programa eta Martindozenea Gaztelekuko lehenengo solairuan 15-18 urtekoentzat dagoen espazioko programa kontsulta ditzakezu.

Izen-ematea

Jarduera gehienak doakoak izango dira,  eta izena emateko, Gaztelekuetara berrtara joan, edo gazteleku@irun.org posta elektronikoaren bidez egin, edo WhatsApp bidez, 690 706 471 telefonora mezu bat idatziz.

Sexualitateari buruzko tailerra

Aurten ere Asexora-T sexu-aholkularitzako zerbitzua jarriko da martxan, herritar guztiei eta bereziki gazteei zuzenduta, sexu-hezkuntzaren inguruan izan ditzaketen zalantzak argitzeko. Tailerra Maialen Dorronsoro sexologoak emango du eta ostiralean, urriak 25, egingo da 17:00etatik 21:00ak bitarte Martindozenea Gaztelekuan.

 

Ordutegia

  • Artiako eta Martindozeneko gaztelekuak

Astearte, asateazken eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara

Ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara.

  • 15-18 urtekoen espazioa

Ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude