Asteburu honetan klubaren 10. urtebetetzea ospatu zuen Lur Alai Squash klubak lagun eta jokalarien artean. Guztira 23 gizonezko eta 6 emakume elkartu ziren Irunen jokatutako txapelketan. Tartean, Palentziatik, Madrildik, Valentziatik, Lekeitiotik edo eta Baionatik gerturatutako jokalariak izan zituzten. Klubetik eskerrak eman dizkiete klubaren hitzordu berezi honekin bat egiteko esfortzua egin dutenei.
Jokalari guztiek, 4 partida jokatu zituzten, irabazi naiz galdu, kirola egin eta squashaz gozatzeko aukera izatea baita klubaren helburu nagusiena beti. Gizonezkoetan, aipagarria da Mikel Basterra, Valentzian bizi den Hondarribiarra, finalera iritsi izana, bidean Gorka Arretxe eta Joxelu Mariezkurrena jokalari beteranoen gaindik pasaz. Azkenik, 2.sailkatua amaitu zuen, Josu Gallastegiren aurka finala galdu ostean.
Nesketan ere, Nerea Sastre, 12 urteko Palentziarra gailendu zen beste guztien gainetik. Klubetik azaldu dute oso itxaropentsua dela honelako neska gazteak gurekin jokatzen ikustea. Era berean, sari banaketa egin ostean, eskerrak eman zizkieten jokalari guztiei, haien berotasuna eta parte-hartzeagatik, baita klubeko babesle guztiei haien produktuak eskaini eta urte hauek guztietan Lur Alai Squash klubean konfiantza izateagatik.