Xantalen eta San Ramon jaiak antolatzeko laguntzaileen bila ari dira

Alde Zaharra-San Juan auzo elkartetik Xantalen eta San Ramon jaiak antolatzeko laguntzaileak behar dituztela jakinarazi dute. Jaien antolaketan beren denbora eskainiz laguntzeko prest dauden pertsonen bila dabiltza,guztiok gozatu eta auzo gehiago egin ahal izateko.

Interesatuak dauden pertsonak elkartearekin harremanetan jarri daitezke aldezaharrasanjuan@gmail.com helbidean edo Instagram bidez @aldezaharrasanjuan profilean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude