Konekta zerbitzuak Irungo gazteek uda honetarako dituzten proposamenak entzun nahi ditu. Horretarako, gazteen iritziak entzuteko Konekta Kafe Topaketa antolatu dute, maiatzaren 10erako, biharko.
Horrela, Konekta zerbitzuak 16-25 urte bitarteko gazteak zerbait hartzera gonbidatuko ditu, ideiak berriak Gazteria zerbitzuarekin partekatu ditzaten. Hitzordua 19:30ean izango da The Museum Bar tabernan.



