Irungo Udalak Obretako, Mantentze Lanetako eta Azpiegituretako Arloak jakinarazi duenez, eguberrietako argiak instalatzeko lanei ekingo die urriaren 3an. Aurten ere, aurreko urteetan bezala, Gabonetako argiteria instalatzeko lanak denboraz egingo dira. Datorren ostegunetik aurrera kableak, lineak eta elikatze koadroak jartzen hasiko dira. Gauez egingo dira lanak, 22:30etik 07:00etara bitartean, astebetean gehienez ere.
Bide Publikoko Arloak jakinarazi duenez, berriz, aste honetan, eskutitz edo abisu bat jarriko da argituko diren kaleetako atarietan. Apaingarriak urriaren 20tik aurrera jartzeko asmoa du Udalak.