Gaur arratsaldean Gabonetako argiak pizteko ekitaldia egingo da San Juan plazan

Eguberrietarako atzerako kontaketa hasi da Irunen. Gaur, abenduaren 1ean, 18:30etik aurrera San Juan plazan Gabonetako argiak pizteko ekitaldia egingo da. Aurten, Kontserbatorioko eta Musika eta Dantza Eskolako Koruko eta Orkestrako ikasleek sakatuko dute Gabonetako argiak piztuko dituen botoia.

Argiz betetako ospakizun bat izango da, non musika ere ez den faltako Musika Eskolako akordeoi orkestraren eta abesbatzaren eskutik. Hori guztia udaletxearen aurrean jarriko den eta Gabonetako hainbat motiborengatik apaindua egongo den eszenatoki baten gainean egingo da. Ekitaldiaren ondoren, argiztapena pixkanaka hedatuko da hiriko gainerako kale eta plazetara.

Aurten Gabonetako 279 apaingarri jarriko dira hirian zehar: 87 arku, 141 farola, 25 zuhaitz, eta biribilgune eta espazio berezien arteko 26 multzo. Dekorazio-elementuei buruzko aldaketarik esanguratsuena arkuen eta zuhaitzen apaingarriak handitzea izan da.

Elementu berritzaile gisa, aurten “Meteorito” izeneko motiboa gehitu zaio hiriko argiztapenari. Luis Marianon eta San Migelen kokatuko diren 3Dko bi irudi dira, zazpi metro eta hiru metro bitartekoak.

Era berean, ohikoa den bezala, erabilitako materialek energia-eraginkortasuna eta kontsumo elektrikoa murriztea ahalbidetzen dute, gutxiago kutsatzen duen sistema baten aldeko apustua eginez, ahal dela LED teknologiadun argiztapena (mikrobombilla, argi-haria, lanpara, etab.).

Gabonetako argiek hiriko kaleak apainduko dituzte abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra arte, biak barne; egunero, 17:30etik 24:00etara. Auzoetan 22:30ean itzaliko dira. Gabon, Urtezahar eta Errege egunetan gau osoan zehar argiztapena egongo da.

Gabonetako egitarau osoa Irungo udalaren webgunean kontsultatu daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude