Maiatzeko kultur agenda kalean da jada, bai eta Kultura arloak datozen asteotarako antolatu dituen jarduera guztien zerrenda ere. Hilaren lehen egunean Oiasso museoan izan zen jardunaldi greziarraren eta Depedrok igandean eman zuen kontzertuaren ostean, hona hemen Amaia KZko aretoetan eskainiko diren ikuskizun aipagarrienak. Orain arte bezala, pandemiari aurre egiteko ezarri diren segurtasun- eta higiene-neurri guztiak errespetatuta antolatuko dira. Agenda osoa Udalaren webgunean kontsultatu daiteke: www.irun.org
-Maiatzak 6, osteguna (19:00): Laburbira. Film laburren zirkuitu ibiltaria, euskaraz sortutako obrak ezagutzera emateko eta horiekin gozatzeko. Sarrera doakoa izango da, toki guztiak bete arte.
-Maiatzak 13, osteguna (19:30): «Zure abenturaren bila» zikloa Agurtzane Belaunzaránekin: «Ekialdea amets: Turkiatik Iranera bizikletan». Sarrera, gonbidapenarekin.
-Maiatzak 14, ostirala (19:00): Dokuirun zikloa, Julen Hernández Esnaola zuzendariaren «Aurrera egin badugu» lanarekin. Sarrera, gonbidapenarekin.
-Maiatzak 16, igandea (19:00): Mikel Azpiroz piano-jotzailearen kontzertua. Sarrerak salgai www.irun.org/entradas webgunean.
-Maiatzak 20, osteguna (19:30): «Zure abenturaren bila» zikloa Ander Izaguirrerekin. Sardinian egin zuen bidaiari buruzko hitzaldia errepikatuko du. Sarrera, gonbidapenarekin.
-Maiatzak 21, ostirala (19:00): Dokuirun zikloa, Juan Palacios zuzendariaren «Meseta» filmarekin. Sarrera, gonbidapenarekin.
-Maiatzak 22, larunbata (19:00): Dantza-ikuskizuna «Neanderthal» obrarekin, David Ventoren konpainiaren eskutik. Sarrerak salgai www.irun.org/entradas webgunean.
-Maiatzak 23, igandea (19:00): «Road to dignity» kontzertua, Duintasun Bidearekin. Sarrerak salgai www.irun.org/entradas webgunean. Elkartasunezko bidaia bat Kurdistaneko musiketara, kontzertu magiko bat Gani Mirzo Band eta Ibrahim Keivo artista handiekin. Oso estilo pertsonal baten bidez Ekialdeko eta Mendebaldeko soinuak uztartu dituzte.
-Maiatzak 27, osteguna (19:30): «Zure abenturaren bila» zikloa Ernes Olasagastirekin, «Afrika bi gurpilen gainean bide zehatzik gabe» jarduera.
-Maiatzak 29, larunbata (17:00): Haurrentzako ikuskizuna euskaraz, Txotxongilo Taldearen eskutik: «Erreka mari, Euskal Herriko azken lamina». Sarrerak salgai www.irun.org/entradas webgunean.
Erakusketei dagokienez, aipagarriak dira Iñaki Ruiz de Eguinoren lanari eskainitakoa, datorren ekainaren 6ra arte ikusgai egongo dena, eta Susana Ferreira, Eduardo Larrasa eta Aiert Alonsoren pintura-erakusketa. Maiatzaren 28tik abuztuaren 1era egongo da azken hori ikusgai Amaia KZko galerian.
Ekaineko lehen egunetako programaren aurrekari bezala, iragarri nahi dugu «Sisiforen paperak» antzezlana Irunen izango dela ekainaren 5ean (19:00), eta sarrerak dagoeneko salgai daudela webgunean.