Neguko eguraldia Eguberrietako nobedadeen aurkezpenera batu da

Irungo Udalak gaur, abuztuaren 29an, Eguberrietako Kanpainaren lehen nobedadeak aurkeztu ditu gaut. Eguraldi euritsuak ez du 2024/25 Gabonen aurkezpena galdu nahi izan. Urte amaiera urrun dagoela iruditu arren, udala jada lanean ari da aurreko urteko arrakasta errepikatu nahian. Helburua bera, irundarrentzat zein bisitarientzat erakargarriak izango diren Eguberriak antolatzea.

Gaur goizean Irungo Udaletxean egindako prentsaurrekoan Cristina Laborda alkateak eta Nuria Alzaga lehen alkateorde eta Hiri Bultzadako ordezkariak parte hartu dute. Alkateak nabarmendu duenez, “erlojua aurrera doa, eta esan dezakegu, beraz, 2024/25eko Eguberrietarako atzerako kontaketan gaudela. Cristina Labordaren hitzetan, egun gutxi barru, “alderdi guztietan arrakastatsua” izan den uda atzean utziko dute, eta Udalean, dagoeneko, urteko azken lauhilekoari begira jarri dira, Eguberriak jomugan dituztela. “Aspalditik esaten ari gara ekitaldi-hiri bat garela, eta hala ikusten da azken urteotan, eta datozen Eguberriak horren froga ona izango dira”, azpimarratu du alkateak.

laz, balorazioa benetan positiboa izan zen; izan ere, guztira, 20.000 lagunek baino gehiagok gozatu zuten Udalak antolatutako jarduerez. Kopuru hori banakatuta, aipatzekoa da hiru izotz-pistetatik eta txirristatik 12.000 pertsona baino gehiago igaro zirela; Eguberrietako ohiko azokaz ere milaka lagunek gozatu zuten, eta Pio XII.aren karpatik 600 lagun inguru igaro ziren

Eguberrien aldeko apustu horretan, aurten, nahiz eta oraindik xehetasunak falta diren, hainbat nobedade nabarmentzen dira, izan ere hiriaren erakargarritasuna mantendu ez ezik handitu ere egin nahi da la hilabete oso bat irauten duen Eguberri garaian.

Nuria Alzaga Hiri Bultzadako ordezkariak azpimarratu duenez, “Eguberriak bereziak dira, batik bat dendek urtero lan handia egiten dutelako dena ondo ateratzeko. Uste sendoa dugu lankidetza horri esker eskain dezakegula beti programarik onena, eta ildo horretan lanean jarraitu nahi dugu etorkizunean ere, zeren horrelako gertakariek tokiko merkataritzan ere eragin positiboa izaten baitute beti”.

Berritasun nagusiak

Aurtengo erakargarritasun handienetako bat Eguberrietako argi-piztea izango da. Ekitaldi horren bidez, Eguberriei hasiera ofiziala eman nahi zaie, eta berezko distira izatea da asmoa, apustu garbia egin nahi baitute ekitaldi hori Irungo bizilagunen egutegian gorriz seinalatutako ekitaldietako bat bihur dadin. Horregatik, data gerturatu ahala argituko dira ekitaldi horrek izango dituen berritasunak.

Hain zuzen ere, argiztapena izango da aurten indartuko dena. Ohikoa denaz gain, Sarjia parkean jarriko duten argiztapen berria ere nabarmentzekoa da: Eguberrietako 8 figura eta 25 zuhaitz argiztatuko baitituzte. Colón ibilbideak ere dekorazio berria izango du, eta 4 irudi argiztatu jarriko dira hiriko hainbat tokitan (San Migel, Pio XII, Luis Mariano eta Iparralde hiribidea).

Bestalde, Luis Mariano lorategietako eta Sarjia parkeko izotz-pistak eta Anzarango txirrista ere berriz jarriko dira, baina aurten, nobedade gisa, curling gune berri bat ere jarriko dute txirristaren ondoan. Ludoteka Sarjja parkeko ohiko gunean egongo da berriz ere.

Eguberrietako etxolen eskaera

Abenduaren 13tik urtarrilaren 5era arte, biak barne, Zabaltza plazan kokatuko da berriro Eguberrietako azoka. Irungo saltokiek irailaren 9tik 27ra bitartean eskatu ahal izango dute azokako etxoletan parte hartzeko aukera, egoitza elektronikoaren bidez. Merkataritzarako dohainik da, eta aste batean, bitan edo hirutan parte har daiteke.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude