Gazteartean zerbitzuak Innova + Gazte tailerra antolatu du

18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da tailerra, eta helburua du erronka sozialei erantzutea behar diren gaitasun eta trebetasunak praktikan entrenatuz: sormena, parte-hartzea, pentsamendu kritikoa, talde-lana, lidergoa eta komunikazioa.

Lantegi praktikoa Palmera Monteron izango da, maiatzaren 27an eta 28an (ostirala eta larunbata), 16:00etatik 20:00etara eta 10:00etatik 14:00etara, eta maiatzaren 16tik aurrera izena eman ahal da www.irun.org helbidean.

Zeharka, Garapen Jasangarriko Helburuak landuko dira, eta, dinamika eta metodologia berritzaileen bidez, parte-hartzaileek irtenbideak diseinatuko dituzte sortzen diren erronka sozial eta lokalei buruz.

GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak Innova+Gazte tailerra antolatu du, programa berritzailea eskaini nahi baitu gazteek berrikuntza sozialerako irtenbideak eta tresnak diseinatzen ikas dezaten taldean.  Garapen Jasangarriko Helburuetan oinarrituta (GJH), ideiak proiektu jasangarri bihurtzen ikasiko dute, eta etorkizunerako beharrezkoak dituzten zeharkako trebetasunak eskuratuko dituzte.

Gazteria arloko ordezkari Santi Jimenezek “ekimen honen izaera berritzailea” azpimarratu du, eta, Garapen Jasangarriko Helburuetan arreta jarri eta “gazteak berrikuntza-prozesuaren erdigunean jartzen ditu, planteatzen diren erronkei irtenbidea emango dieten protagonistak gazteak berak izanez”.

Ekimen hau GazteARTEN GJH programaren esparruan egingo da, eta asmoa da agerian jartzea zeinen garrantzitsua den GJHak gazteekin lantzea sentsibilizazio- eta dibulgazio-kanpainak eginez www.irun.org/gazteARTEan web orrian eta GazteARTEan gizarte-sareetan. Helburua da programa horren bidez gazteria funtsezko eragile bihurtzea gizarte-aldaketaren, -hazkundearen eta -berrikuntzaren aurrean, ikuspegi pedagogikotik eta sentsibilizaziotik.

Tailer praktikoa bi bideratzailek dinamizatuko dute; alde batetik, Elena Arnaiz garapen profesionalean espezialista eta talentuan aditua den psikologoak eta, bestetik, Nagore García Sanz komunikazioko aholkulariak.

Garapen jasangarriko helburuetan inplikatuta dauden eragileek ere parte hartuko dute ekimenean, eta herrian eragin positiboa sortzeko erronka soziala aurkeztuko dute.

Elkarte batzuek beren erronka aurkeztuz parte hartuko dute, hala nola Hezkide Eskolak, eta GazteARTEan bekaren esleipendun direnek ere beren ikuspegia eskainiko dute. Bi gizarte-eragileek lagunduko dute gazteek erantzun beharko dioten erronkaren testuingurua zehazten.

Aukera bat da gaitasunak modu praktiko eta berritzailean garatzeko, munduari gure harri-koskorra emateko, irtenbideak diseinatuz eta ideiak proiektu jasangarri bihurtuz.

Maiatzaren 27an (ostirala), gizarte-eragileek beren erronkak aurkeztuko dituzte, eta parte-hartzaileak ideazioaren, sormenaren eta prototipo-diseinuaren fasearekin hasiko dira.

Larunbateko jardunaldian, proposamenaren komunikazioa diseinatuko da: nola aurkeztu planteatzen zaien erronka sozial eta lokalaren emaitza.

Bi saio praktiko, dinamizatzaileei beren etorkizunerako ezinbestekoak diren trebetasunak eta gaitasunak lagunduz entrenatzeko. Programa berritzailea, gazteek diseinatutako erantzun sozialak eta irtenbideak emateko.

INNOVA+Gazte tailer praktikoaren datuak

Maiatzaren 27 eta 28an

16:00-20:00/ 10:00-14:00

Palmera Montero

Doan, aurretik izena emanda (tokia bete arte)

Adina: 18 urtetik 30era bitarteko gazteak.

Helburua: Benetako erronkei erantzuteko gaitasunak eta trebetasunak lantzeko entrenamendu praktikoa. Metodologien, dinamiken eta akonpainamenduaren bidez, gaur egun funtsezkoak diren trebetasunak –hala nola lidergoa, talde-lana, pentsamendu kritikoa eta komunikazioa– praktikan jartzea lortuko duzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude