Irungo Udalak webgune berri bat martxan jarri du Amaia Kultur Zentroan egingo diren emanaldietarako sarrerak eskuratu ahal izateko. Webgune berriaren nobedadeei esker, sarrerak mugikorrean deskargatu eta erabiltzaileek erositako sarrerak posta elektronikoan jasotzeko aukera izango dute. Era honetan, sarrerak mugikorrean erakutsiz gero, ez da beharrezkoa izango txartelak inprimatzea.
Udazkeneko emanaldi gehienetarako sarrerak eskuragarri daude jada webgune berrian. Lehiaketa publiko bitartez erabaki zen Amaia Kultur Zentroko sarreren gestiorako plataformaren aldaketa. Hemendik aurrera, www.irun.org/entradas webgunean eskuratu ahalko dira Amaia Kultur Zentroko zein beste emanaldietarako ordainpeko sarrerak. Webgune berria garatzen jarraitzeko asmoa dutela azaldu dute Kultura arlotik, etorkizunean webguneari berrikuntzak gehitu ahal izateko.
Berrikuntza honek internet bidezko salmentan izango du soilik eragina, beraz, sarreren salmentarako puntu fisikoak bere horretan mantenduko dira. Hemendik aurrera sarrerak ezingo direla Kutxaren webgunearen bitartez erosi ezta kutxazainetan inprimatu, lehen egiten zen moduan. Emanaldietara sartzeko ez da beharrezkoa izango sarrerak inprimaturik eramatea, artxibo digitalean txertaturiko QR kodea eskaneatuko baita.