Ingurune naturala eta bertako espezieak babesteko aurrera eramandako ekintzen errepasoa egin du Agenda 21ek

Ingurune naturala eta bertako espezieak babesteko aurrera eramandako ekintzen errepasoa egin du Agenda 21ek. Ekintza gehienak 2015eko apirileko Agenda 21eko Ekintza Planean bildutakoak dira, horiek burutzeko araudia eta gestio neurriekin zehazturik azaltzen direnak. Guztira, 16 hektarea baso-berritzea lortu da hiru urteko epean eta ekintza guztien kostuak batuta gastua 508.779 eurotakoa izan da.

Ekintza gehienak habitata eta espezien kontserbazioa bilatzen duten ekintzak dira. Zehazki, aurrera eramandako ekintzak basoen berreskurapena bultzatu, zuhaitzen hazkundea lagundu, sasi mozketaren bitartez sute arriskua murriztu, espezie ezberdinen arteko lehia gutxitzeko hautatuak izan diren espezien hazkundea laguntzea izan dira.

Ekintza hauei guztiei 2016 urtera arte hirian jaiotako haurren omenez landatutako zuhaitzak batu behar zaizkie. Hain zuzen ere, ekintza honen barnean 1.070 espezie landatu ziren, hutsik zeuden lursailak agortu arte. Ordutik aurrera, zuhaitzak landatzeari utzi eta ume bakoitzari eskura gorosti eta liburu bana eman zaizkie.

Gainera, anfibio eta bestelako faunaren biziraupena bermatzeko Siutz bezalako eremuetan urmael txikiak eraiki dira 2015 urtetik aurrera. Minazuri eta Ingelesaren Gazteluan ere antzeko urmaelak sortu ziren 2016 urtean. Guztira, putzuen eraketak 14.880 eurotako kostua izan du.

2015 urtetik 2018 urtera hirian babestutako espazio publikoen lur eremua handitzea lortu zen 180.000 eurotatik hurbil egon zen inbertsioari esker. Eskualdeko flora eta fauna ezagutarazteko parkearen barnean kokatutako Lapurriturri informazio puntuak lan handia egin du. Hain zuzen ere, 2015 eta 2018 urteen artean 4.834 pertsona pasa dira bertatik informazioa eskuratzeko eta 528 pertsonek parte hartu dute antolaturiko ekintzetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude