Hirian oinezko eta txirrindularien mugikortasuna errazteko urrats berriak eman dira

Europako Mugikortasun  Astearekin bat eginez, Irungo Udalak hirian oinezko eta txirrindularien mugikortasuna errazteko aurrera eramaten ari diren proiektuen berri eman du. Atzo hasi ziren Errotako errepidean eta Puiana arteko zatian Letxunborro hiribideko bide bat bidegorri bezala margotzeko lanak. Hortaz gain, Javier Esteban Indart kalean oinezkoen alderi bihurtzeko lanak hasi dira.

Borja Olazabal Mugikortasun ordezkariak azaldu duenez, bi eremu hauek konfinamendu ostean oinezkoentzako espazioak sortu eta pertsonen arteko distantzia errespetatu ahal izateko egokitu ziren hiriko eremuetako batzuk izan ziren. Bi espazio horien egokitzapenak izandako emaitza onak ikusita, espazio hauek dauden bezala mantendu eta mugikortasun iraunkorrago baten apustu egitea erabaki dugu, oinez edo bizikletaz egingo den mugikortasuna laguntzeko”.

Letxunborro etorbideko bidegorria

Puianako biribilgune eta Errotaren errepidearen arteko zatia oinezko eta txirrindularientzako egokituko da, baliza eta motordun ibilgailuen zirkulaziotik bereizteko. Gainera, espazio ezberdinak bereizteko seinale horizontalak ipiniko dira ere.

Bidegorriak 1,5 metroko zabalera izango du zirkulazioaren zentzu berean joango den bidearentzat. Oinezkoentzako espazioak, berriz, 2 metroko zabalera librea izango du gutxienez. Espazioen egokitzapen hau Letxunborro hiribidearen bi noranzkoetan egingo da, orain arte behin-behineko izaerarekin barreren bitartez bereizitako espazioa aprobetxatuz.

Javier Esteban Indart kalea

Javier Esteban Indart kaleko lanei dagokienez, Zubiaurre eta Bartolomé de Urdinsoro kaleen artean, Jon Ugarte Bide Publiko arloko ordezkariak lanen garapenerako aurreikusitako proiektuaren xehetasunak azaldu ditu. Ugartek azaldu duenez, kaleari itsura polita emango dion proiektu sinple bat burutzea izango da proiektuaren helburu nagusia. Horretarako, kalean zenbait hiri-altzari bereziak ipiniko dira, galtzadaren akabera apartekoa izan dadin. “Konplikatuena lortu dugu jada, hau da, oinezkoek lehen ibilgailuentzat zen espazioa berreskuratu dute”, gaineratu du Jon Ugartek.

Era honetan, kaleak oinezkoen alderdi bihurtzeko, izara horren erakusle izango diren elementuekin apaindu nahi da. Horretarako, kalera ibilgailuen sarbidea oztopatuko duten elementuak ipiniko dira, gaur egun sarbidea mozten duten hesiak kentzeko eta oinezkoen eremu berri hau apaintzeko. Espazioa bereizteko forma desberdinetako hormigoizko jardinerak erabiliko dira, kalearen sarbideetan eta zabaleran landatutako elementu berdeekin apainduko dutenak. Gainera, elementu hauen alboan hainbat eserleku kokatuko dira.

Bestetik, kaleko seinale horizontalak kenduko dira eremuari oinezkoen alderdi kutsua emateko. Gainera, kalean zehar kolore eta forma ezberdineko laminak kokatuko dira ibilgailu-eremu itsura guztiz ezabatzeko.

Alarma egoera iritsi aurretik, Irungo Udalak espazio honetan aldaketa hau egiteko eskaera jaso zuen. Behin-behineko izaerarekin kalearen funtzionamendua aldatu ostean, Udalak San Migueleko auzo-elkarte, maketari eta ostalarien eskaerak jaso ditu kalearen izaera orain dagoen bezala mantendu dadila eskatuz, “auzoa eraberritzeko, kalea bizilagunen elkarketarako puntu batean bihurtzeko”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude