Laguntza ekonomikoa jasotzeko ia 1.100 eskaera burutu dira gaur arte
Gaurtik aurrera Irun Aurrera Ekonomia eta Gizartea Sustatzeko planean aurreikusitako diru-laguntzak jasoko dituzte eskaerak burutu dituzten hiriko langile autonomo eta 10 langile baino gutxiago dauzkaten mikroenpresek. Zehazki, 218 diru-laguntza aktibatu dira eta eskatzaileek gaurtik aurrera jasoko dute egokitutako zenbatekoa.
Gaur arte ia 1.100 laguntza eskaera jaso dira eta 1.400 eta 500 euro arteko diru-laguntzak banatuko dira osasun krisialdiaren ondorioz jarduera eten edo murriztu behar izan duten enpresa eta langileen artean. Irun Aurrera planean bi finantziazio bide aurkeztu ziren . Batetik, jarduera eten edo fakturazioa %75era arte murriztu duten kasuentzat eta, bestetik, fakturazioa %50 eta %75ean murriztu den kasuentzako laguntza. Egun hauetan banatuko diren 218 laguntza horietatik, 150 planean aurreikusitako lehen kasu motakoak dira eta 68, berriz, bigarren laguntza lerroko baldintzak betetzen dituztenak.
Hortaz gain, Irun Aurrera planak langile autonomo emakumezko edo, enpresen kasuan, langileen %50a baino gehiago emakumezkoak diren kasuentzako laguntza osagarri bat iragarri zen eta 104 jarduerek laguntza osagarri hau jasoko dute. Planean aurreikusitako beste laguntza osagarrietako bat lokalen alokairuan laguntzera bideratuta dago, 104 onuradunek eskuratuko dutena.
Guztientzkao babesa
Lehen diru-laguntza horiek 203.300ko aurrekontua banatuko dute 218 eskatzaileen artean. Bien bitartean, gainontzeko diru-laguntzak lehenbailehen banatzeko lanean jarraitzen dute udal langileek. Irun Aurrera planean aurkeztutako diru-laguntzak eskatzeko epea irailaren 30era arte zabalik egongo da eta planaren aurkezpenean José Antonio Santano alkateak ziurtatu zuen bezala, Irungo udalaren webgunean kontsultatu daitezkeen baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiek dagokien diru-laguntza jasoko dute, eskaera premiaz tramitatu ez arren.